14:49

Reala

Osasun txostena

Odriozolak eskuineko belaunean lesioa duela adierazi du Realak; Oyarzabal, aldiz, ez da taldearekin entrenatu

EITB Media

Hamari Traore taldekideekin entranatu da, Maliko selekzioarekin jokatu ostean. Sheraldo Beckerrek lesioa du eskuin hankako muskulatura iskiosuralean, eta ez du jokatuko Kopako finalerdietako joaneko partida.

  • Alvaro Odriozola

    Alvaro Odriozola. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alvaro Odrizolak eskuin belauneko kanpoko lotailuan lesioa duela konfirmagtu du Realak astelehen honetan. Jokalaria Realak Gironaren aurka Motilivin jokatutako liga partidan lesionatu zen, partida hasi eta gutxira, eta zelaitik atera behar izan zuen.

Bestalde, klubak aditzera eman du ere Carlos Fernandezi igande goizean ebakuntza egin ziotela eskuineko belaunean. Ramon Cugat doktoreak artroskopia egin zion Bartzelonan eta astelehen goizean sendagiria eman diote.

Realak Gironaren auka EA Sports Ligan otsailaren 3an jokatutako partidan, jokalari batzuk lesionatu egin ziren eta beste batzuk arazo fisikoekin bukatu zuten.

Klubak jakinarazi duenez, "Sheraldo Beckerrek lesioa du eskuin hankako muskulatura iskiosuralean", eta galdu egingo du Mallorcaren kontrako Errege Kopako finalerdietako joaneko norgehiagoka.

Oyarzabal ez da entrenatu

Mikel Oyarzabal ez da Realak Mallorcan astelehen goizean egindako entrenamenduan egon. Kapitainak min hartu zuen Gironaren aurkako neurketako 90. minutuan, Gazzaniga atezainarekin estropezu eginda. Klubak igandean adierazi zuenez, jokalariak "kolpea dauka ezkerreko zangoan". Oyarzabal ez da taldekideekin aritu astelehen goizean Mallorcan Imanolek zuzendutako entrenamenduan, beraz, ikusteke dago astearteko finalerdirako prest egongo den ala ez.

Entrenamenduan agertu dena Hamari Traore izan da. Jokalaria Mallorcara iritsi berri da, asteburuan Maliko selekzioarekin joatu ostean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    04 13:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa
    04 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena