Reala
Akziodunen Batzar Nagusia
EITB MEDIA
Erakunde txuri-urdinaren akziodunek inoizko aurrekonturik handiena (161 milioi) onartu dute, aldeko botoen % 98 baino gehiagorekin. Bestalde, Reale Arenako edukiera 1.700 eserlekutan handitzeko aukera aurreikusten dutela adierazi du Jokin Aperribayk, Realeko presidenteak.
Albisteak (7)
Realak 2023ko Akziodunen Batzar Nagusia egin du ostegun honetan Donostiako Kursaaleko Kongresu Jauregian, eta bertan inoizko aurrekonturik altuena onartu du: 161 milioi euro.
"Realak kontu sendoak dituela uste dugu. Iazkoa ez zen erraza izan, kudeaketa zaila izan baitzen, baina klubarentzat oraina eta etorkizuna oparoa izatea ahalbidetu digu", nabarmendu du Jokin Aperribay klubeko presidenteak ekitaldiaren hasieran. Jarraian, klubak azken urtean aurkeztu duen 5,7 milioi euroko saldo positiboa baloratu du.
Realak 29,8 milioi euro ordaindu behar ditu guztira, finantza-erakundeekin egindako maileguetan (6,1) eta jokalariak erosteagatiko zorretan (23,7) banatuta, eta hori beste klub batzuei jokalariak saltzeagatik kobratu beharreko kopuruekin (35,1 milioi euro) arintzen da.
Funts propioen konparazio bat erakutsi du 2009ko ekainaren 30ean, kluba hartzekodunen konkurtso batean murgilduta eta desagertzeko zorian zegoenean. Funts horiek 40,3 milioi eurotan negatiboak ziren. Aldiz, 2023ko ekainaren 30ean, funts propio horiek 62,3 milioikoak dira.
Bestalde, Realeko presidenteak adierazi du Reale Arenako edukiera 1.700 eserlekutan handitzeko aukera aurreikusten dela.
Erakundeak baimena eskatuko dio Udalari handitze horri aurre egin ahal izateko. Gainera, "oso egoera txarrean dagoen" prentsa gunea birmoldatzea aurreikusten da, adierazi du Aperribayk.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa