08:12

Reala

Txapeldunen Liga

Realak puntu bat behar du Giuseppe Meazza, Inter Milanen aurka, bere multzoko lehen postua lortzeko

EITB MEDIA

Imanolen gizonek hamaika puntu dituzte, Simone Inzaghiren taldeak bezala, eta D multzoko aurreneko postuan daude; goal-averagea, baina, hobea dutenez, eta nola Reale Arenan bana egin zuten, Milanen berdinduta Realak lehen postua eskuratuko luke.

  • Take Kubo sasoi onean dabil, eta erabakigarria izan liteke. Argazkia: EFE.

    Take Kubo sasoi onean dabil, eta erabakigarria izan liteke. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak puntu bat behar du gaur, 21:00etatik aurrera, Giuseppe Meazzan, Inter Milan aurkari, 2023-24 denboraldiko Txapeldunen Ligako multzo fasea D multzoan lehen postuan amaitzeko. Imanolen gizonek hamaika puntu dituzte, Simone Inzaghiren taldeak beste, eta D multzoko aurreneko postuan daude; goal-averagea, baina, Inter Milanek baino hobea dutenez, eta nola Reale Arenan Realak eta Inter Milanek bana egin zuten, Giuseppe Meazzan berdinketa erdietsita Realak lehen postua eskuratuko luke, eta hori abantaila handia izango litzateke final zortzirenetako zozketari begira.

Maila goreneko neurketa honetara, Reala ezin hobeto iritsi da, are gehiago larunbatean Vila-realen lortutako garaipen bikaina kontuan izanik (talde txuri-urdina 0-3 nagusitu zen). Deialdian ez dira sartu, lesionatuta daudelako, Ander Barrenetxea, Momo Cho eta Brais Mendez, baina bueltan da Mikel Oyarzabal kapitaina, aitatasun baimena izan eta gero. Nabarmentzeko modukoa da, halaber, Jon Martin 17 urteko erdiko atzelaria ere deitu duela Imanol entrenatzaileak.

Hamaikakoari dagokionez, litekeena da Mikel Oyarzabal hasieratik zelairatzea, eta Arsen Zakharyan ere egon liteke hasierako taldean; azken horrek partida ona egin zuen Vila-realen, denboraldiko onena orain arte. Hori bai, Beñat Turrientesek ere badu aukera hamaikakoan sartzeko, Braisen ordez.

Aurretik, Realak aurkari oso zaila eta sendoa izango du. Inter Milan denboraldi ederra ari da egiten, eta Italian txapelketa guztietan du irabazteko aukera. 2022-23 denboraldiko Txapeldunen Ligan txapeldunorde izan zen Milango taldea, eta hautagai nagusietakoa da Italiako Liga eskuratzeko, Kopa eta Superkopa berriro bereganatzeko, eta, berriro ere, bere herrialdeko ordezkaririk onena izateko Europako txapelketetan. Jokalari bikain asko ditu, eta, hori gutxi balitz bezala, talde oso indartsua osatzen dute horiek. Elkarren segidako 13 partida daramatza galdu gabe, hamar norgehiagoka irabazita eta hiru berdinduta, eta partida bakarra galdu du 2023-24 denboraldian.

Inzaghiren taldean, Lautaro Martinez da jokalaririk onena. 14 gol sartu ditu Ligan, eta beste bi Txapeldunen Ligan, denboraldi honetan. Oso ondo dabil, halaber, Yann Sommer atezaina; etxean jokatutako azken hiru partidetan, ez du gol bat ere jaso.

Inter Milan-Reala: gaur, 21:00etan, Giuseppe Meazza (San Siro) futbol zelaian

Balizko hamaikakoak:

Inter Milan: Sommer; Acerbi, Bastoni, Bisseck; Darmian, Barella, Calhanoglu, Frattesi, Dimarco; Thuram eta Lautaro.

Reala: Remiro; Traore, Zubeldia, Le Normand, Tierney; Zubimendi, Merino, Zakharyan; Kubo, Sadiq edo Silva eta Oyarzabal.

Epailea: Sandro Scharer (Suitza).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena