Reala
TXAPELDUNEN LIGA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Donostiako taldeak 3.000 euro ordaindu beharko ditu Portugalgo taldearen zelaian, urriaren 24an, bere zaleek eragindako gertakariengatik.
Realak 0-1 irabazi zuen BEnficaren zelaian. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Realak 3.000 euroko isuna jaso du bere zaleek Benficaren zelaian, urriaren 24an jokatutako partidan, piztu zituzten bengalengatik. Hala jakinarazi dio UEFAk Donostiako taldeari. Norgehiagoka horretan talde txuri-urdina 0-1 nagusitu zitzaion Benficari.
Horrez gain, euskal taldeak abisua jaso du Gazte Mailako Txapeldunen Ligan bere taldeak izandako "jokabide desegokia"gatik, baita Anartz Segurolak bi partidako zigorra jaso duela ere.
Benficako zaleen istiluak Reale Arenan
Bestalde, Benficak bere webgunearen bidez jakinarazi du bere zaleek ezingo dutela bidaiatu Txapeldunen Ligan bisitari gisa jokatuko duen hurrengo partidan, UEFAk jarritako debeku bati jarraikiz. Hori abenduaren 12an gertatuko da, Salzburgoren aurkako neurketan, aurtengo edizioko multzoen faseko azken jardunaldian, hain zuzen ere. Era berean, UEFAko Kontrol, Etika eta Diziplina batzordeak 25.000 euroko isuna ezarri dio Lisboako taldeari.
Aipatu bi zigorrak Portugalgo taldeko zaleek iragan azaroaren 8an Realaren futbol-zelaiaren inguruan eta barruan eragin zituzten istiluetatik dator. Bertan, neurketako zenbait unetan (3-1, Reala garaile), Benfica zaleek bengalak jaurti zituzten, jarraitzaile txuri-urdinen harmailetara zuzenduta.
Gau horretan bertan, Jokin Aperribay Realeko presidentea komunikabideen aurrean agertu zen, eta adierazi zuen Realak "baliabide guztiak" jarriko zituela "gaizkile horien kontra".
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa