Reala
F Liga
EITB MEDIA
Donostiako taldeak ez du aukerarik izan zurien aurrean; etxekoek, behin-behinean, Bartzelonarekin berdindu dute sailkapeneko lehenengo tokian, F Ligan, eta erakutsi dute sasoi puntu ederrean daudela. Nerea Eizagirrek sartu du Realaren gola, lehen zatiko luzapenean.
Ana Tejadak ezin izan du, Madrilen aurka, Realari ere gertatu zaionez. Argazkia: EFE.
Realak 7-1 galdu du Real Madrilen aurka, ostiral gauean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, 2023-24 denboraldiko F Ligako zortzigarren jardunaldian. Athenea (17. eta 36. minutuetan), Bruun (26.ean), Raso (55.ean), Rocio (65.ean), Oroz (77.ean) eta Feller (85. minutuan) izan dira etxeko taldearen golegileak, eta Nerea Eizagirre izan da Realarena, lehen zatiko luzapenean.
Donostiako taldeak ez du inolako aukerarik izan zurien aurrean. Alberto Torilen futbolariak sasoi betean daude, sailkapenak ere erakusten duenez; izan ere, behin-behinean, bigarren postuan jarri dira Bartzelona liderrarekin berdinduta. Natalia Arroyoren jokalariak ahalegindu egin dira, eta, Eizagirrek sartutako 3-1ekoak bultzatuta, ez dute amore eman, baina markagailua oso argia izan da.
Real Madril Reala baino gehiago izan da lehen zatian. Etxekoak oso sendo irten dira, Leteren atearen bila, eta joko azkarra eta sakona egin dute. 1-0ekoa 17. minutuan iritsi da, eta Athenea del Castillok sartu du; jokaldi horretan, Elene Letek geldiketa bikaina egin du lehenengo errematean, baina bigarrenean ezin izan du Madrilen gola saihestu. 26.ean, eraso azkar bat baliatuta, Signe Bruunek 2-0ekoa lortu du, eta 36.ean, Atheneak, berriro ere, hirugarrena sartu du Alberto Torilen taldearentzat (3-0).
Lehen zatiko azken minutuetan, baina, Reala hobeto aritu da, eta bi abagune oso argi izan ditu Synne Jensenek. Norvegiarrak ez du gola sartzerik izan, baina, 47. minutuan, Nerea Eizagirrek sareetara bidali du, eta Realaren itxaropena berpiztu du horrela.
Itxaropen txiki horrek, dena den, ez du jarraipenik izan bigarren zatian, Real Madril bikain aritu baita. Zuriek beste lau gol sartu dituzte: Hayley Raso, Rocio Galvez, Maite Oroz eta Naomie Feller izan dira golegileak, bigarren zatiko 10., 20. 32. eta 40. minutuetan.
Realak, horrenbestez, lan egin beharko du emaitza gogor honi buelta emateko. Oraingoz, txuri-urdinek bederatzigarren tokian jarraitzen dute, zortzigarren jardunaldiaren gainerako partidak jokatu gabe daudela.
Fitxa teknikoa
7 - Real Madril: Misa, Abelleira, Rocio, Toletti, Olga, Bruun, Ohiane, Kathellen, Raso, Caicedo, Athenea ¿hasierako hamaikakoa¿, Maite Oroz, Naomie Feller, Claudia Zornoza, Freja Oloffson, Olaya Rodriguez.
1 - Real Sociedad: Lete, Etxezarreta, Tejada, Bernabe, Apari, Lorena, Andreia, Franssi, Jensen, N. Eizaguirre ¿hasierako hamaikakoa¿, Manuela Vanegas, Iris Arnaiz, Izarne Sarasola, Jacqueline Owusu, Mirari Uria, Olatz Santana.
Epailea: Paola Cebollada Lopez.
Golak: 1-0 (17. min): Athenea. 2-0 (26. min): Bruun. 3-0 (36. min): Athenea. 3-1 (48. min): N. Eizagirre. 4-1 (55. min): Raso. 5-1 (65. min): Rocio. 6-1 (76. min): M. Oroz. 7-1 (85. min): Feller.
Gertakizunak: F Ligako 8. jardunaldiko partida. Madrilen jokatu dute, Alfredo Di Stefano futbol zelaian.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa