19:13

Reala

EA Sports Liga

Garaipenak ihes egin dio Realari luzapenean Rayo Vallecanoren aurka (2-2)

L.U. | EITB Media

Talde txuri-urdinak Muminen gola iraultzea lortu du Oyarzabalen bi golei esker, baina Bebek luzapenean sartutako golak garaipena kendu dio talde gipuzkoarrari, eta berdinketarekin konformatu behar izan du.

  • Real Sociedad vs Rayo Vallecano Argazkia: EFE

    Real Sociedad vs Rayo Vallecano Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rayo Vallecanok eta Realak bina (2-2) berdindu dute, urriaren 29an, igande honetan, EA Sports Ligako 11. jardunaldiko partida. Berdinketarekin Realak 19 puntu ditu, eta Europako postuetan jarraitzen du.

Neurketako lehen minutuak oso parekatuak izan dira, eta bi taldeei kosta egin zaie aurkariaren areara iristea. 14. minutuan izan du talde bisitariak markagailuan aurrea hartzeko lehen aukera. Lejeunek txartel horia ikusi du Kubori egindako falta bategatik. Braisek hesiaren gainetik bidali du Oyarzabalek motzean pasatutako baloia, eta  talde txuri-urdinaren aldeko lehen gola sartzeko zorian izan da.

Rayo aurkariaren areara gehiago iristen hasi da, eta 32. minutuan, etxeko taldeak partidako lehen gola sartu du. Lejeunek indar handiz jo du urruneko falta bat, Remirok urrundu du, eta baloia Mumini erori zaio. Muminek sare barrura bidali du jaurtiketa gurutzatu batekin, eta Remiroren hanken artean sartu da (1-0).

Baina talde gipuzkoarrak ez du etsi, eta atsedenaldirako 4 minutu falta zirela, Barrenetxeak erdiraketa ikusgarria egin du ezker hegaletik, Oyarzabalen hankan baloia jarri du, eta Realeko kapitainak aurkarien sare barrura sartu du (1-1).

Bigarren zatia partida oso irekiarekin hasi da, 66. minutuan epaileak Realaren aldeko penaltia egin duen arte. Kubok erdiraketa ona jarri du arean, eta bere bidalketak Rayo Vallecanoko atzelariaren besoan jo du. Realeko kapitainak ez du barkatu penaltia, eta Gipuzkoako taldea aurretik jarri da markagailuan (1-2).

Luzapenean, Bebek, banakako jokaldi baten ondoren, urruneko jaurtiketa batekin berdindu du (2-2). Horrela, jokalari caboverdetarrak garaipena kendu dio talde gipuzkoarrari, eta berdinketa batekin konformatu behar izan du.

Fitxa teknikoa:

, 2 - Rayo Vallecano: Dimitrievski; Balliu (Camello, 71. min), Lejeune, Mumin, Espino (Falcao, 80. min); Pathé Ciss (De Frutos, 80. min), Unai López; Isi, Trejo (Kike Pérez, 71. min), Álvaro; eta Raúl De Tomás (Bebe, 85. min)

2 - Reala: Remiro; Traoré, Zubeldia, Pacheco, Aihen; Brais Mendez, Zubimendi, Turrientes (Olasagasti, 80. min), Barrenetxea (Cho, 58. min); Kubo (Sadiq, 80. min) eta Oyarzabal (Zakharyan, 90. min)

Golak: 1-0: Mumin (30. min); 1-1: Oyarzabal (40. min); 1-2: Oyarzabal (65.min), penaltiz; 2-2: Bebe (90. min).

Epailea: Mateo Busquets Ferrer (Balearretako Batzordea). Txartel horiak: Rayoko Lejeune (13. min), Alvaro (66. min) eta Realeko Turrientes (72. min), Zubeldia (74. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena