Reala
Fitxaketa
Agentziak | EITB Media
Errusiarrak sei denboraldirako sinatu du talde donostiarrarekin, eta jokalari “erasokorra” dela azpimarratu du, “golak egitea” gustatzen zaiona.
Arsen Zakharyan. Argazkia: Efe.
Realak Arsen Zakharyan erdilari errusiarra aurkeztu du astelehen honetan. Jokalariak 2029. urtera arte sinatu du Donostiako klubarekin, eta bere ametsa Realaren mailako "klub handi batean" jokatzea dela adierazi du. Gainerako eskaintzak alde batera utzita, Zakharyanek esan du "hemen bakarrik" jokatu nahi zuela.
"Beti jarraitu ditut Espainiako futbola eta klub hau. Nigan interesa zutela jakitean, hemen bakarrik jokatu nahi nuela erabaki nuen", esan du 20 urteko jokalariak bere aurkezpenean.
Zakharyanek bere taldekide berriek Celtaren aurka jokatutako partida ikusi zuen larunbatean. Bere hitzetan, bera jokalari "erasokorra" da, eta "golak egitea eta ahal dudan guztian laguntzea" gustatzen zaio.
Jokin Aperribay Realeko presidentea Moskuko Dinamo taldetik etorritako jokalariaren ondoan izan da aurkezpen ekitaldian. Aperribayk esan duenez, Realak "denbora luzea" eman du jokalariaren bilakaera jarraitzen (33 txosten dituzte) eta Zakharyani "Realera etorri izana eta hemen guztion artean egotea" eskertu dio.
"Urte asko" Realean
Presidentearen hitzetan, errusiarrak "urte asko" egingo ditu Realean (sei denboraldirako sinatu du), eta Imanolek Las Palmasen aurkako partidan jokalaria zelairatu ahal izatea espero duela erantsi du.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa