19:41

Reala

EA Sports Liga

Realak berdindu egin du Gironarekin eta puntu bat poltsikoratu du denboraldiko estreinaldian

Agencias | EITB Media

Talde txuri-urdinak 1-1 berdindu du Kataluniako taldearekin Reale Arenan jokatutako EA Sports Ligako lehen jardunaldiko partidan. Kubok sartu du neurketako lehen gola 5. minutuan, eta Dovbykek jarri du banakoa markagailuan, 72. minutuan.

  • Reala - Girona

    Sadiq (Reala) eta Aleix Garcia (Girona), baloiagatik borrokan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak berdindu egin du Gironarekin (1-1), larunbat honetan, abuztuaren 12an, Reale Arenan jokatutako EA Sports Ligako lehen jardunaldiko partidan. Kubok sartu du neurketako lehen gola 5. minutuan, baina Dovbykek banakoa jarri du markagailuan, 72. minutuan.

Reala izan da baloiaren jabe hasiera-hasieratik eta etxeko taldearen nagusitasunak saria jaso du 5. minutuan: Kubok gola sartu du (1-0) area barrutik jaurtiketa egin eta Gironako atezaina gaindituta, Aihen Muñozen pase ona jaso ostean.

Gola sartu eta gero, agintzen jarraitu du Realak. Hala, 15. minutuan, Hernandez Maeso epaileak penaltia adierazi du txuri-urdinen alde, ustez Oyarzabali area barruan egin dioten falta batengatik, baina VAR bideoarbitraje laguntzaileak jokaldia berrikusi ostean, epaileak ez dela penaltirik egon erabaki du.

Pixkanaka, Kataluniako taldea neurketan sartzen hasi da, baina ez du abagune argirik sortu. Horrenbestez, Donostiako taldearen aldeko gol bateko errentarekin iritsi da lehia atsedenaldira.

Bigarren zatian ere erritmo bizia izan du partidak. Erasora jo du Realak, baina kosta egin zaio jokaldi arriskutsuak lotzea. Gironak lehen zatian baino maila hobea eskaini du, baino Remiro atezainak ez du lan handirik izan.

Mikel Oyarzabalek izan du neurketa guztiz erabakita uzteko aukera, baina donostiararen errematea Gazzaniga atezainak desbideratu du, gola saihestuta.

Realak ez du partida erabakita utzi, eta 2-0ekotik banako berdinketara pasatu da: Dovbykek gola sartu du (1-1) 72. minutuan, Tsygankoven erdiraketa ona bikain errematatuta.

Azken minutietan ez da golik egon, eta bi taldeek puntu bana bildu dute.

Fitxa teknikoa:

1 - Reala: Remiro; Traore (Sola, 72. min), Pacheco, Le Normand, Aihen; Zubimendi, Turrientes (Olasagasti, 79. min), Brais; Kubo (Cho, 72. min), Oyarzabal (Sadiq Umar, 72. min) eta Carlos Fernandez (Barrenetxea, 58. min).

1 - Girona: Gazzaniga; Arnau (Bernardo, 90. min), David Lopez, Blind, Miguel Gutierrez, Yan Couto (Torre, 64. min); Yangel Herrera (Ivan Martin, 85. min), Aleix Garcia, Moreira (Valery, 64. min); Tsygankov eta Stuani (Dovbyk, 64. min).

Golak: 1-0, 5. min: Take Kubo. 1-1, 72. min: Dovbyk.

Epailea: Hernandez Maeso. Txartel horiak atera dizkie Olasagasti, Sadiq, Arnau, Stuani eta Miguel Gutierrez jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    12 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Dario

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena