00:35

Reala

Santander Liga

Realak partida oso sendoa egin du Villamarinen, Betisen aurka, eta Txapeldunen Ligarako puntu bat lortu du

EITB MEDIA

Erritmo biziko neurketa izan da. Lehen zatian, Realak etxekoek baino hobeto jokatu du. Sailkapenean, bi taldeen arteko aldea sei puntukoa da oraindik, Liga amaitzeko zazpi norgehiagoka falta direnean; Realak, beraz, abantaila ona du aurkari zuzena den Betisekiko.

  • Gorosabelek, gainerako taldekideek ere egin dutenez, ondo borrokatu du Villamarinen. Argazkia: EFE.

    Gorosabelek, gainerako taldekideek ere egin dutenez, ondo borrokatu du Villamarinen. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak 0-0 berdindu du Benito Villamarin futbol zelaian, Betisen aurka, astearte gauean, Santander Ligako 31. jardunaldian. Gipuzkoako taldeak, beraz, emaitza ona lortu du 2023-24 denboraldian Txapeldunen Liga jokatzeko borrokan, zuzeneko aurkari baten etxean lortu baitu, eta, ondorioz, Liga amaitzeko zazpi jardunaldi falta direnean, bi taldeen arteko aldeak 6 puntukoa izaten jarraitzen du. Reala laugarren dago. Erritmo biziko partida izan da; Reala Betis baino hobeto aritu da lehen zatian, bereziki lehen ordu erdian, eta bigarren zatian, aldiz, zailtasun gehiago izan ditu nagusitzeko, Andaluziako taldeak arrisku handiagoa sortu baitu. Mikel Merinok, baina, azken minutuan, oso gertu izan du garaipenaren gola, abagune on batean.

Betis-Reala partidaren laburpena (0-0)

Vila-real eta Athletic dabiltza seigarren eta zazpigarren postuetan, hurrenez hurren Realak baino 8 eta 9 puntu gutxiago dituztela; talde horiek, baina, ostegunean jokatu behar dutenez, ordura arte itxaron behar da Sevillan Gipuzkoako taldeak lortutako puntuari esker benetako aldea zein den jakiteko. Nolanahi ere, zapore gozoa utzi du. Benito Villamarin zelaiko partida zaila zen, eta Reala ondo aritu da. Talde guztiek dute asko jokoan, eta edonork ditu zailtasunak partida onak egin eta puntuak eskuratzeko, baina Imanolen gizonek berriro erakutsi dutenez, bide onean daude eta merezi dute Ligako lau talderik onenen artean amaitzea.

Espero modukoa zen Betisek, Villamarineko giro bikainak bultzatuta, hasieratik jotzea erasora, partidarako zer asmo zuen argi utzita, baina alderantziz gertatu da, eta Reala nagusitu da lehen ordu erdian. Donostiako taldea sendo aritu da, Betis estutu du eta etxeko taldeko jokalari garrantzitsuenei ez die inolako aukerarik eman arriskua sortzeko.

Brais Mendez, 9. minutuan, ezkerrez egindako jaurtiketa batez, gola egiten saiatu da, baina Rui Silvak ondo erantzun du. Alex Remirok, aldiz, 27. minutuan egin du lehen geldiketa; Aitor Ruibalek erdiraketa oso itxia egin du, eta atezain nafarrak, baloia barrura zihoala, kornerrera aldendu du. Lehen zatian, hortaz, berri onak izan ditu Realak; ez du arazo handirik izan emaitzari eusteko, eta nagusi izan da, hainbat tartetan.

Bigarren zatian, aurrenekoan ez bezala, Betisek erakutsi du hiru puntuak eskuratzeko behar handia zuela; izan ere, berdinketak Realak urrun jarraitzea ekarri behar zion. Ruibal eta Miranda ondo sartu dira hegaletatik, eta Betisek, minutu batzuetan, arriskua sortu du, ahalegin handia eginez. Realak, baina, ondo heldu dio presio horri, eta ez du sendotasunik galdu, ezta une zailenetan ere. Ayozek (64. minutuan), Sergio Canalesek (erremate nahiko argian, 73.ean) eta Ayozek berriro (Gorosabelek ondo blokeatutako jaurtiketa batean) arriskua eraman dute Realaren atera, bana ez dute golik egiterik izan.

Azken minutuan, David Silvak eta Ander Barrenetxeak jokaldi ederra egin dute ezkerretik, baloia area ertzera iritsi da, eta Mikel Merinok ezkerrez jaurti du; nafarrak gogor jo du, baina ez du nahi beste gurutzatu, eta Rui Silvak aldentzea lortu du hasieran eta Carlos Fernandezen errematea saihestu du gero. Hor egon zitekeen garaipena; Realak, Sadar du jomugan orain, ostiralean jokatuko baitu Iruñean. Osasuna ezin hobeto dabil Ligan, eta ilusio handia du, maiatzaren 6an Kopako finala jokatuko baitu.

Fitxa teknikoa

0 - Betis: Rui Silva; Aitor Ruibal, Pezzella, Luiz Felipe, Miranda; Guido Rodriguez, Guardado (Borja Iglesias, 46. min); Rodri (Luiz Henrique, 46. min), Willian Carvalho, Canales; eta Ayoze.

0 - Reala: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Aihen (Aritz Elustondo, 73. min); Zubimendi, Illarramendi (Merino, 62. min), Brais (Silva, 62. min); Sorloth (Carlos Fernandez, 73. min), Oyarzabal (Barrenetxea, 62. min) eta Take Kubo.

Epailea: Juan Martinez Munuera (Valentziako Batzordea). Txartel horia atera die Zubimendiri (38. min), Aiheni (57. min) eta Zubeldiari (59. min), eta Guido Rodriguezi (56. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena