Reala
Santander Liga
I. G. | EITB MEDIA
Donostiarrek ez dute golik sartzea lortu eta hirugarren partida jarraian lotu dute etxeko zelaian irabazi gabe.
Diego Rico Realeko defentsa Cadizen aurkako partidan. Argazka: EFE
Realak hutsan berdindu du Cadizen aurka Reale Arenan jokatu duen Santander Ligako 24. jardunaldiko partida. Donostiarrak nagusi izan dira, bai baloiaren jabetzan baita jokoan ere, baina ez dute sarean golik sartzea lortu. Partidan zehar, bi atezainek beltzez jokatu dute Jose Angel Iribar Athletic Clubeko atezain mitikoaren omenez.
Reala - Cadiz partidako laburpena
Reala jokoan nagusi izaten hasi da eta neurketako lehen aukera beraientzat izan da. Areara ondo ateratako falta Le Normandek errematatu du, baina bere burukada ez da behar bezain indartsu joan eta Cadizko atezainaren eskuetan amaitu du.
Hurrengo minutuetan etxekoek Cadiz euren zelaian giltzapetu dute. Jokalari txuri-urdinek hainbat aukera izan dituzte, horien artean Take Kuboren jaurtiketa bat, gutxigatik kanpora joan dena. Brais Mendezek ere hanka prestatu du jaurtiketarako, baina aurkari gehiegi zituen gainean sarerako bidea aurkitzeko.
Bisitariak kontraerasoan irteten saiatu dira, aurrelarien abiadura aprobetxatuz, baina emaitzarik gabe, defentsa donostiarra oso sendoa izan baita euren lanean. Bongonda bakarrik izan da gai Realari sustoa emateko. Aurrelari belgikarrak defentsaren bizkarrean jaso du baloia, baina jaurtiketa desbideratuta joan zaio.
Braisek berriro izan du aukera falta jaurtiketa batean. Erdiraketa itxi bat jarri du, eta tiro itxura hartu du. Ledesma ez da lehenengoan blokatzeko gai izan, eta baloiak zutoinean jo du azkenean.
Realak saiatzen eta presionatzen jarraitu du lehen zati osoan, baina beti bisitarien harresiaren kontra talka egitenez. Carlos Fernandezek ezin izan du urrezko abagune bat bihurtu azken minutuan, atezainak ondo estali baitio eta bere jaurtiketa behartua kanpora joan da.
Bigarren zatian, David Silva zelaian zela, euskaldunen jokoa hobetu egin da, eta Sergio Gonzalezen taldea atzera egiten hasi da emaitza defendatzeko. Baina hor iritsi da bisitarien aukerarik onena, Rogerrek zutoinera egindako jaurtiketa batekin. Gola ez dairitsi, baina sustoa ondo sartuta egon da talde txuri-urdinaren gorputzean. Falik korner batean jaso duen kolpeak erabat hoztu du partida, Cadizeko jokalariak minutu asko eman baititu lurrean eta, 11 minutuko luzapena izan arren, markagailua ez da mugitu.
Fitxa teknikoa
0 - Reala: Remiro; Gorosabel (Sola, 80. min), Zubeldia, Le Normand, Rico; Zubimendi, Merino, Brais (Silva, 60 min), Take Kubo; Oyarzabal (Momo Cho, 80 min) eta Carlos Fernandez (Sorloth, 60 min).
0 - Cadiz: Ledesma; Pacha Espino, Fali (Jorge Mere, 88 min), Luis Hernandez, Iza; San Emeterio (Alcaraz, 60 min), Escalante, Alex Fernández (Alejo, 60 min), Bongonda (Guardiola, 60 min); Sobrino eta Roger Marti (Chris Ramos, 77 min).
Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia atera dio San Emeteriori.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa