18:40

Reala

LESIOTIK BUELTAN

Realak Gorosabel eta Pacheco berreskuratu ditu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bi jokalariak orkatilako lesioetatik sendatzen ari dira baina entrenamendua normaltasunez osatu dute.

  • Andoni Gorosabel

    Andoni Gorosabel. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andoni Gorosabel eta Jon Pacheco izan dira ostegun honetako entrenamenduko bi berritasunak. Bi jokalariak, orkatilan dituzten lesioetatik sendatzen ari direnak, taldearekin batu dira eta entrenamendua normaltasunez osatu dute.

Bien itzulera lasaitasun handia da Imanol Alguacilentzat, orain defentsa gehiago dauzkalako eskura (orain dela gutxira arte oso murriztuta egon den zonaldea). Itzulera horiei Alex Solarena gehituz, Imanolek aukera gehiago izango ditu hamaikakoan aldaketak egiteko, kontuan izanik Igor Zubeldiak eta Robin Le Normandek partida bat galduko luketela txartela jasoz gero.

David Silva, Aritz Elustondo, Mohamed-Ali Cho eta Sadiq Umar taldetik kanpo entrenatzen ari dira oraindik. Bestalde, harrobiko Ander Martin, Pablo Marin, Urko Gonzalez de Zarate eta Unai Marrero atezainak entrenamendua osatu dute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena