17:38

Reala

BERRITZEA

Jon Magunazelaiak kontratua berritu du Realarekin 2026ra arte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jokalaria eta kluba bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko akordiora iritsi dira. Magunazelaiak bigarren taldean jokatzen du, baina bost partida jokatu ditu jada lehen taldearekin.

  • Jon Magunazelaia

    Jon Magunazelaia. Argazkia: Real Sociedad

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Magunazelaiak 2026ra arte jarraituko du Realean, talde txuri-urdinak asteazken honetan iragarri duenez. Harrobiko jokalariak beste bi urtez luzatu du talde txuri-urdinarekin lotzen duen kontratua.

Magunazelaiak 21 urte ditu, eta bigarren taldean jokatzen du Sergio Franciscoren aginduetara, baina jada bost partida jokatu ditu lehen taldearekin.

Denboraldi honetan jokalari garrantzitsua izaten ari da Sansen, hamabost partidatan sei gol eta hiru asistentzia lortuta.

Imanol Alguacil lehen taldeko entrenatzaileak aurrelari zein erasoko hegaleko postuetan erabili du Magunazelaia, baina bigarren taldean zelai erdian jokatu ohi du.

Eibar taldean haurren mailan zeresana eman ostean, Realak eta Athleticek fitxatu nahi izan zuten Jon Magunazelaia. Azkenean, jokalariak Realera joatea erabaki zuen. Ordutik, talde txuri-urdinaren harrobian aurrerapausoak eman ditu, lehen taldera heldu arte.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena