14:39

Reala

URTARRILAREN 18AN

Reala – Sporting Huelva, Superkopako finalerdian

A. A. | EITB MEDIA

Natalia Arroyoren taldeak urtarrilaren 18an jokatuko du lehen kanporaketa. Egun bat geroago Bartzelona eta Real Madril izango dira aurrez aurre bigarren finalerdian.

  • Emakumezkoen Supekorkopa garaikurra

    Emakumezkoen Supekorkopa garaikurra. Argazkia: @RFEF

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Real Sociedad Sporting Huelva eta Bartzelona Real Madril dira Espainiako Emakumezkoen Superkopako finalerdietako kanporaketak, ostegun honetan egindako zozketaren arabera. Txapelketa urtarrilaren 18tik 22ra bitartean jokatuko da Meridan.

Hala, Natalia Arroyok zuzentzen dituen txuri-urdinak Andaluziako taldea gainditzen saiatuko dira urtarrilaren 18an, 19:00etan, jokatuko den lehen finalerdian. Bestalde, kataluniarren eta madrildarren arteko lehia egun bat geroago izango da, urtarrilaren 19an, ordu berean (19:00). Bi partidetako irabazleak nor baino nor gehiago arituko dira igandeko finalean (urtarrilak 22) 12:00etan.

Meridako Jose Fouto futbol-zelai erromatarrak hartuko ditu neurketa guztiak.

Bartzelonak Superkopan parte hartuko du Liga eta Kopako txapeldun gisa. Sporting Huelvak eta Realak Kopako eta Ligako azpitxapeldun izateagatik izango dira bertan. Real Madril, bestalde, Ligako hirugarren tokian geratu zelako lehiatuko da aipatu txapelketan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    25 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena