18:22

Reala

SANTANDER LIGA

Realak agur esan dio garaipenen boladari Valladoliden aurka galduta (1-0)

A. B. R | EITB MEDIA

Txuri-urdinek ezin izan dute punturik bildu Jose Zorrilla futbol zelaian. Sergio Leonek 15. minutuan sartu du norgehiagokako gol bakarra. VARak bi gol baliogabetu dizkio Realari eta bat Valladolidi.

  • David Silva

    David Silva baloia lehiatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak agur esan dio garaipenen boladari. Txuri-urdinek 1 eta 0 galdu dute Valladoliden aurka Jose Zorrilla futbol zelaian. Sergio Leonek 15. minutuan sartu du partidako gol bakarra. Norgehiagoka bizia izan da eta VARak hiru gol baliogabetu ditu: bi Realari eta bat Valladolidi.

Ikusi Valladolid - Reala partidako laburpena

Norgehiagoka orekatua izan da lehenengo 10 minutuetan; bi taldeak partidaren aginte-makila hartu nahian aritu dira. Une horretan, Valladolidek kontraeraso baten gola lortu du, baina VARak epailea deitu du aurretiaz egon den falta berrikusteko; gola baliogabetuta geratu da. Bost minutu beranduago jarri da aurretik markagailuan Valladolid. Monchuk pase sakona sartu dio Sergio Leoni, aurrelariak ederki eraman du baloia, eta area barrutik jaurtiketa eginda, Remiroren atea zulatu du (1-0).

Kolpetik altxatu nahian Realak baloiaren jabetza hartu du, baina abagune argirik sortu ezinda ibili da. Txuri-urdinak area kanpotik saiatu dira gehienbat, baina Kubok, Braisek eta Carlos Fernandezek, ez dute asmatu. Etxeko taldea eroso egon da, atzean sartuta, eta kontraeraso arriskutsuak sortuz. Halako baten, 31. minutuan Silvak baloia galdu du zelai erdian, Sergio Leonek Weismani eman dio pasea, baina Israelgo aurrelariaren jaurtiketa gurutzatua Remirok gelditu du.

Atsedenaldira iritsi bano lehen VARak esku hartu du berriz ere. Kubok Realak egindako kontraerasoa bukatu du, eta eskuinkada apartarekin gola lortu ere; epaileari, ordea, jokaldia berrikustera joateko esan diote eta Zubimendik aurretiaz egindako falta zigortu du gola baliogabetuz. Horrela, emozio handiko partida bizia atsedenaldira heldu da.

Bigarren zatia etenaldiz eta lehiaz josita hasi da. Hain zuzen ere, falta jaurtiketa bat baliatu du Realak aukera garbia izateko: 52. minutuan Braisek erdiraketa bikaina egin du, baina Carlos Fernandez ez da iritsi errematea egitera gutxigatik.

Partidak erritmo bizia izan du eta euriak are gehiago bizkortu du jokoa. 57. minutuan Valladolidek abagune argia izan du: Gonzalo Plata Valladolideko aurrelariak jokaldi ona burutu du eskuin hegaletik; erdiraketa egin du atzera Aguado bilatuz, eta errematea barurra zihoanean atepean atera dute Realeko defentsek. Plata ekuadortarrak buruko min dezente eman dizkio defentsa txuri-urdinari eskuin hegaletik; 61. minutuan bere jaurtiketa gurutzatu batek beldurra sartu dio gorputzean berriz ere talde txuri-urdinari.

73. minutuan etxeko taldeak beste aukera garbi bat izan du: Monchuk erdiratutako kornerra Remiro zuzenean gainditzeko zorian egon da, aldaratzea area txikian geratu zaio Feddal atzelariari, eta dena alde zuenean kanpora bidali du errematea.

Valladolidek gehiegi barkatu du Reala bizirik utzita. 83. minutuan VARa izan da protagonista beste behin: Pablo Marin debutariak jokaldi aparta egin du, Karrikabururi eman dio pasea, eta honen erdiraketa Zubimendik ate barrura bidali du. Epaileak Jon Karrikabururen jokoz kanpokoa adierazi du, eta partida 1 eta 0 bukatu da.

Porrot honen ostean Realak ezin izan du bederatzigarren garaipena jarraian lortu eta 22 punturekin dago sailkapenean. Gainera, Imanolek zuzentzen duen taldea gola lortu barik geratu da lehen aldiz denboraldi honetan.

FITXA TEKNIKOA:

1 - Valladolid: Masip; Lucas Rosa, Joaquin, El Yamiq, Javi Sanchez (Feddal, 66.min), Escudero; Ivan Sanchez (Plata, 55.min), Monchu, Oscar Plano (Malsa, 75.min); Weissman (Guardiola, 76.min), Sergio Leon (Aguado, 55.min).

0 - Reala: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Rico; Brais Mendez (Illara, 63.min), Zubimendi, Merino (Turrientes, 80.min), Silva (Navarro, 46.min); Take Kubo (Marin, 74.min), Carlos Fernandez (Karrikaburu, 63.min).

Gola: 1-0, 16. min: Sergio Leon.

Epailea: Figueroa Vazquez (andaluziarra). Txartel horiak: Javi Sanchez (6.min) eta Plano (50.min), Valladolidekoak; eta Zubimendi (26.min), Navarro (46.min) eta Brais Mendez (59.min), Realekoak. 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    05 12:00 - 14:00 PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga
    05 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena