20:44

Reala

EUROPA LIGA

Realak hirugarren garaipena lortu du Europan Sheriff mendean hartuta (0-2)

I. G. | EITB MEDIA

Silvaren eta Elustondoren golek garaipena eman diete gipuzkoarrei. Hala, bederatzi punturekin euren multzoko liderrak dira, eta hurrengo faserako txartela bideratu dute.

  • Mikel Merino baloi baten lehian

    Mikel Merino baloi baten lehian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak bederatzi puntutik bederatzi batu ditu Sheriffen aurka lortutako garaipenarekin (0-2) Europa Ligako hirugarren jardunaldian. Bigarren zatiaren hasieran izandako bi aukerarekin bereganatu du norgehiagoka E Multzoko lider jarraitzeko.

Euskal taldeak pazientzia eta kontzentrazioa izan ditu Chisinaun ezustekoa eragozteko, kontraerasoan arriskua zuen aurkari baten aurka. Realak ezin izan du nahi zuen jokoa erakutsi, baina golak aurkitu ditu, final-zortzirenetarako txartela gero eta hurbilago du.

David Silvak eta Aritz Elustondok 0-2koa sinatu dute bigarren zatiko 10 minututan, eta Sheriffek erritmoa galdu du. Defentsan huts egin du eta Kyabouki bigarren txartel horia atera dio epaileak etxekoak jokalari bat gutxiagorekin uzteko.

Imanol Alguacilen mutilek asko sufritu dute lehen zatian, zehaztasunik gabe eta aurkariaren kontraerasoen arriskuarekin. Sorlothek, Silvak eta, batez ere, Braisek izan dute gola sartzeko aukera. Bigarren zatian, Silva buru zuen triangulazio handi bat golarekin amaitu da kanariarraren eskutik.

Sheriffen defentsak huts egin du eta partida Realak lotu du etxekoen kalterako. Minutu batean Kyabouk txartel gorria ikusi du eta Elustondok buruz egin du bigarren gola falta berean. Aurrerapausoa Braisek gidatu du. Hirugarrena egiteko aukera Merinori oparitu dio, baina honek ez du aukera aprobetxatu.

Realak, Europan jarraian lortzen duen hirugarren garaipenean, bederatzi punturekin itzuli da Donostiara, final-zortzirenetara zuzenean sartzeko aukera ematen duen lehen postuari eutsita. Taldeko beste neurketan Manchester Unitedek Omonia Nikosiari irabazi dio (2-3), bigarren postua eskuratuz. Sheriff hirugarren geratu da hiru punturekin eta azken postuan Zipreko taldea dago zero punturekin.

Fitxa teknikoa

0 – Sheriff Tiraspol: Koval; Zohouri, Kiki, Radeljic; Diop, Atiemwen (Mudasiru, m. 66), Badolo, Kayabou; Pernambuco (Outtara, 66. min), Vizeu (Kpozo, 76. min) eta Rasheed.

2 – Reala: Remiro; Sola (Arambarri, 68. min), Aritz, Pacheco, Rico; Guevara, Merino (Illarramendi, 76. min), Brais (Turrientes, 76. min), Silva (Carlos Fernandez, 68. min); Kubo eta Sorloth.

Golak: 0-1, 52. min: Silva. 0-2, 61. min: Aritz.

Epailea: Harald Lechner (Austria). Kyabou kaleratu du bigarren txartel horiarekin (60. min). Bestalde, txartel horia atera die Atiemwen (30. min) eta Sola (28. min) jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    08 12:35 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bosgarren etapa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena