20:46

Reala

EUROPA LIGA

Realak garaipena lortu du Omoniaren aurka eta multzoko lider jarri da (2-1)

I. G. | EITB MEDIA

Guevararen eta Sorlothen bi golek garaipena eman diete gipuzkoarrei, defentsan berdinketa eragin duen akats baten ondoren, partidaren amaieran estutu egin behar izan dutenak hiru puntuak eskuratzeko.

  • Realeko jokalariak Guevararen gola ospatzen

    Realeko jokalariak Guevararen gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak espero baino gehiago sufritu du ostegun honetan Zipreko Omoniaren aurka jokatu duen Europa Ligako partidan. Partida amaitzeko 20 minutu baino gutxiagora martxa bat gehiago sartu behar izan du partida irabazteko, Take Kuboren eta Sorlothen artean gauzak bere lekuan jarri dituzten arte (2-1).

Txuri-urdinek Zipreko taldea bere eremuan sartu dute neurketaren zati handi batean. Omoniak bazekien bere partida golik ez jasotzetik pasatzen zela eta horretan aritu dira Guevararen gola iritsi den arte.

Realak presioa egiten zuen, baina aukerak ez ziren agertzen. Brais Mendezek area barruan egindako errematea eta Solari egindako balizko penaltia izan dira argienak.

Ordu erdi pasata, txuri-urdinen gidatze on batek Guevara toki ezin hobean utzi du area kanpotik jaurtiketa egiteko. Erdilariak ez du pentsatu eta gol ikusgarria sartu du neurketa bideratzeko.

Gipuzkoako hamaikakoak bigarrena bilatu du ahal izan duen guztietan. Sorlothen sarrerak indar handiagoa eskaini dio talde lokalari, baina norvegiarra hasieran ez da fin ibili definizioan, eta bigarrenerako aukera bikaina huts egin du.

Omoniak gipuzkoarren nahasmen une batzuk aprobetxatu ditu partida berdintzeko Aritzen sintonia faltaren eta Remiroren erdibideko irteeraren aurrean.

Realak 20 minutu zituen markagailua iraultzeko, baina behar baino gehiago kostatu zaio, Sorlothek Take Kuboren jokaldi bikaina sareratu duen arte.

Fitxa teknikoa

2 - Reala: Remiro; Sola (Gorosabel, 74. min), Aritz, Zubeldia, Diego Rico; Illarramendi (Turrientes, 74. min), Merino (Navarro, 60. min), Guevara, Brais; Karrikaburu (Sorloth, 60. min) y Cho (Kubo, 60. min).

1 - Omonia: Fabiano; Kitsos, Yuste (Lang, 51. min), Miletics, Psaltis (Mattheus, 64. min), Bachirou, Panagiotou, Casama (Charanlampous, 19. min), Diskerut (Papoulis, 64. min), Loizou; Ansarifart (Bruno, 64. min).

Golak: 1-0, 29. min: Guevara. 1-1, 71. min:  Bruno. 2-1, 79. min: Sorloth.

Epailea: Kristo Tohver. Txartel horia atera die Zubeldia, Diskerut, Bachirou, Lang jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    23 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (Sarrerako etapa)

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena