20:46

Reala

LIGA SANTANDER

Reala Gironako eromenean nagusitu da (3-5)

A. B. R. | EITB Media

Txuri-urdinek birritan izan dira atzetik markagailuan, baina erreakzionatu dute. Sorloth bi aldiz, Brais, Zubimendi eta Kubo izan dira golegileak Realarentzat Montilivin jokatutako norgehiagoka zirraragarrian.

  • Realeko jokalariak gola ospazen

    Realeko jokalariak gola ospazen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak hiru puntuak lortu ditu Montilivin Girona 3-5 mendean hartu ostean. Partida ero batean, Imanolen taldea birritan izan da atzetik markagailuan. Sorloth bi golekin, Brais, Zubimendi eta Kubo izan dira golegileak Realarentzat.

Girona - Reala partidako laburpena (3-5)

Norgehiagokaren lehenengo minutuak nahiko parekatuak izan dira, baina 8. minutuan Realak jokaldi bikaina josi eta aurreneko aukeran Gironaren atea zulatzea lortu du. Silvak Kubo aurkitu du sakonean eta japoniarraren erdiraketa Sorlothek eskuin hankarekin sareetara bidali du markagailua irekitzeko (0-1).

Realaren presioak ez zion Gironari jokoa atzetik eraikitzen uzten eta etxeko taldea deseroso egon da Riqelmeren jenialtasuna iritsi arte. 23. minutuan Atletico Madrilek utzitako jokalariak Zubimendi saihestu eta area kanpotik jaurtitako eskuinkada apartarekin Remiro gainditu du gola sartzeko (1-1).

Lehenengo kolpetik altxatzeko denbora izan barik, Gironaren bigarrena heldu da 27. minutuan. Jokaldi nahasi batean, Realak ezin izan du baloia bere areatik kanporatu eta Arnauk buruz etxeko taldea aurretik jarri du markagailuan (2-1).

Golaren ondorioz talde gipuzkoarra baloiaren jabetzarekin egin da berriz, baina ez du abagunerik sortu 42.minutura arte. Zubimendik pase loratu bikaina eman dio norvegiarrari eta Sorlothek erremate indartsuarekin partida berdindu du (2-2). Jabe finkorik gabeko partida bina heldu da atsedenaldira bi taldeek izan duten eraginkortasun handiaren ostean.

Lehen zatiko erritmo bizia ez da aldageletatik bueltan eten. Taty Castellanosek gidatu eta bukatutako kontraeraso batean Girona berriz aurreratu da (3-2). Etxeko taldeko aurrelariak Realak utzitako espazioa probestu du Remiro gainditu eta 3 eta 2koa ezartzeko. Partida maldan gora jarri zaio Realari beste behin.

Albiste txarrak kateatzen joan dira eta Gorosabelek aldaketa eskatu du orkatilan min hartu ostean. Alex Solak ordezkatu du. Realak ez du amore eman eta 6 minututan egoera irauli du.

65. minutuan Brais Mendezek eskuin hegaletik jaurtitako falta baten ostean iritsi da berdinketa. Aurrelariak ezin izan dira errematera iritsi, baina baloia ixten joan da eta Juan Carlos atezainaren atea zulatu du Braisen erdiraketak (3-3).

Reala ez da konformatu eta garaipenaren bila joan da. 71. minutuan Silvak erdiraketa egin du esker hegaletik eta Merinoren erremate ustelak Zubimendiri gola sartzeko aukera eman dio. Erdilariak defentsei aurre hartu eta Reala aurreratu du markagailuan (3-4).

Gironak kolpea nabaritu du eta Realak ez du azken minutuetan estutasunik pairatu. Sorlothek zutoinera bidali du area barnetik egindako errematea. Abisua besterik ez da izan; Kubok 84. minutuan partidako azken gola sartu du jaurtiketa gurutzatu batekin.

Hiru puntuei esker, Realak bi garaipen kateatu ditu lehen aldiz aurtengo denboraldian eta 13 punturekin dago sailkapenean.

Fitxa teknikoa:

3 - Girona FC: Juan Carlos; Arnau (Yan Couto, 79. min), Santi Bueno, Bernardo, Juanpe (Valery, 76. min), Gutiérrez; Romeu, Aleix Garcia (Ureña, 79. min); Riquelme; Manu Vallejo (Herrera, 54. min) y Castellanos.

5 - Reala: Álex Remiro; Gorosabel (Álex Sola, 55. min), Aritz (Guevara, 83. min), Pacheco, Aihen; Zubimendi; Brais Méndez, Merino; Silva (Turrientes, 83. min); Take (Navarro, 88. min) y Sorloth (Carlos Fernández, 88. min).

Golak: 0-1, 8. min: Sorloth. 1-1, 23. min: Riquelme. 2-1, 27. min: Arnau. 2-2, 42. min: Sorloth. 3-2, 48. min: Castellanos. 3-3, 66. min: Brais Méndez. 3-4, 71. min: Zubimendi. 3-5, 85. min: Take.

Epailea: Melero López (andaluziar komitea). Txartel horiak: (57. min), Miguel (65. min), Castellanos (90+7. min) eta Merino (87. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Tourra 2020 Webgune berezia Tourra 2020
    Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
    Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena