Reala
SALEROSKETA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
'Diario Vasco' egunkariak jakinarazi duenez, talde ingelesak 70 milioi euro ordainduko dizkio gipuzkoarrari aurrelari suediarra erosteagatik.
Alexander Isak con la elástica de la Real Sociedad. Foto de archivo: EFE
Albisteak (2)
Ingalaterrako Newcastle taldeak Alexander Isak aurrelari suediarra erosi dio Realari. Diario Vasco egunkariak zabaldu duen berria da, eta gerora Radio Euskadik baieztatu ahal izan duena Kirolaldia saioan.
Aipatu egunkariaren esanetan, talde txuri-urdinak 70 milioi euro jasoko ditu Ingalaterrako taldetik, jokalari baten salmentagatik inoiz jaso duen jaso duen kopururik handiena. Gainera, kopuru hori areagotu egin liteke aldagai jakin batzuen arabera. Azkenik, Newcastlek jokalaria salduko balu, salmenta horretatik lortutako zenbatekoaren % 10 talde txuri-urdinarentzat izango litzateke.
Isak (22 urte) duela hiru denboraldi iritsi zen Donostiara Borussia Dortmund talde alemaniarretik. Lehendabiziko sasoian 16 gol sartu zituen; bigarrenean, 17, eta iaz bere estatistikarik txarrena sinatu zuen, 10 tanto eginda txapelketa guztietan.
Erasotzaile suediarrak irudi pertsonal eta profesional bikainarekin alde egingo du Realetik, txuri-urdinen diru-kutxa betez eta Bartzelonaren aurkako azken partidan Ter Stegeni sartutako golaren oroitzapenarekin.
Isaken gola Bartzelonaren aurka:
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa