00:12

Reala

Santander Liga

Realak porrot mingarria jasan du Bartzelonaren aurka (1-4)

I. G. | EITB MEDIA

Golen arteko aldea oso handia da bi hamaikakoek partidan egindako merituak kontuan izanda. Realak aukerak izan ditu, baina golari begira asmatu ez izanak bere kontra jokatu du.

  • Bartzelonako jokalariak gol bat ospatzen

    Bartzelonako jokalariak gol bat ospatzen. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak denboraldiko lehen porrota jasan du Donostian Bartzelonaren aurka (1-4).

Golen arteko aldea oso handia da bi hamaikakoek partidan egindako merituak kontuan izanda. Realak aukerak izan ditu, baina golari begira asmatu ez izanak bere kontra jokatu du.

Partida hasi eta berehala, Lewandowskik lehen gola sartu du katalanentzat, baina, minutu gutxira, txuri-urdinek beste jokaldi on batekin erantzun diote, Isaken golarekin amaitu dena.

Minutuak pasa ahala, erritmoa moteltzen joan da, baina ia aukera bakoitzean markagailua aldatzeko aukerekin.

Realeko aurrelari japoniarra, Take Kubo, behin baino gehiagotan saiatu da tartearen aurretik, baina ez da Cadizen aurkako lehen jardunaldian bezain fin ibili.

Lehen zatia agortzen ari zen donostiarrentzat gol aukerarik onena iritsi denean, David Silvak hain asmo eta arrisku handiz errematatu duen Aritzen pase batean.

Lehen zatian erabat berdinduta egon ondoren, bigarrenean talde bisitaria etxekoa baino gehiago izan da, eta orduan iritsi dira Dembeleren, Lewandowskiren (bigarrena) eta Ansu Fatiren golak, hain zigor handia merezi izan ez zuen Reala zigortzeko.

Fitxa teknikoa

1 - Reala: Remiro; Aritz Elustondo (Gorosabel, 78. min), Zubeldia, Le Normand, Muñoz; Zubimendi, Merino (Karrikaburu, 78. min), Silva (Turrientes, 69. min); Brais, Kubo (Robert Navarro, 69. min) eta Isak (Cho, 69. min).

4 - Bartzelona: Ter Stegen; Araujo, Christensen, Eric, Balde (Raphinha, 63. min); Pedri, Gavi (Sergi Roberto, 84. min), De Jong (Kessie, 84. min); Ferran (Ansu Fati, 63. min), Dembele (Jordi Alba, 71. min) eta Lewandowski.

Golak: 0-1, 1. min: Lewandowski. 1-1, 4. min: Isak. 1-2, 65. min: Dembele. 1-3: Lewandowski. 1-4, 79. min: Ansu Fati.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horia atera die Aritz Elustondo, Le Normand eta Araujori.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    24 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (1. etapa)

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena