21:01

Reala

Santander Liga

Realak Europarako txartela lortu du, Cadiz mendean hartuta (3-0)

A. B. E. | EITB Media

Talde txuri-urdinak irabazi egin du Reale Arenan jokatu duen Santander Ligako 36. jardunaldiko partida eta bermatuta du datorren denboraldian Europan lehiatzea. Hala ere, oraindik ez daki Europa Ligan edo Conference txapelketan ariko den.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak garaipena lortu du Cadizen aurka (3-0) ostegun honetan Reale Arenan jokatu duen Santander Ligako 36. jardunaldiko partida. Hiru puntuak erdietsi ostean, talde txuri-urdinak bermatuta du Europarako txartela, nahiz eta oraindik ez dakien Europa Ligan edo Conference txapelketan lehiatuko den.

Cadizek hasiera ona eman dio neurletari, baloiaren jabe eginda eta Realaren ate ingurura arriskua eramanda; hala ere, ez du abagune argirik sortu. Gaizki ekin dio norgehiagokari Realak, baina izan duen lehen abagunean gola sartu du: Sorlothek jarri du 1-0ekoa markagailuan, Silvaren pase ona jaso eta jokaldiari amaiera bikaina emanda.

Gola sartu ostean nagusi izan da Donostiako taldea, eta abantaila handitzeko aukerak izan ditu. Merinok gertu izan du gola, baina ezin izan du errematea aurkariaren atera zuzendu. Geroago, Zubimendiren errematea kanpora joan da. Gola sartzeko aukera argiena Rafinhak izan du; Ledesma atezainak, ordea, gola saihestu du gelditu ona eginda. Cadiz ezinean ibili da, baina 40. minutuan Idrissik gola sartu du, nahiz eta epaileak baliogabetu egin duen, Alarcon jokoz kanpo egon delako jokaldiaren hasieran.

Bigarren zatiko lehen abisua Cadizek eman du Remirok desbideratzea lortu duen Alex Fernandezen jaurtiketa baten bidez. Norgehiagokako 53. minuituan, epaileak Realaren aldeko penaltia adierazi du, Alarconek falta egin diolako Silvari area barruan. Januzajek gola sartu du (2-0), penaltiz Ledesma atezaina gaindituta.

Bigarren gola sartu eta gero Realak kontrolpean izan du partida. Cadizek erasora jo du, desabantaila murrizteko asmoarekin. Neurketako 76. minutuan Remirok saihestu du talde bisitariaren gola, Lozanoren errematea desbideratuta. Azken txanpan, Donostiako taldeak hirugarren gola sartzeko abagune argia izan du, baina Sorlothek area barrutik egin duen jaurtiketak Ledesma atezainarengan jo du, eta baloia ez da ate barruan sartu. Partida amaitzear zela, Porturi penaltia egin diote, eta Portuk berak biribildu du garaipena, 3-0ekoa sartuta, penaltiz Ledesma gainditu ostean. 

Fitxa teknikoa:

3.- Reala: Remiro; Gorosabel, Elustondo, Zubeldia (Pacheco, 83.min), Rico (Aihen Muñoz, 83. min); Zubimendi, Merino, Silva, Rafinha (Guridi, 65. min); Sorloth eta Januzaj (Portu, 77. min).

0.- Cadiz: Ledesma, Akapo, Luis Hernandez, Chust, Espino; Sobrino (Negredo, 75. min), Alarcon (Alejo, 61. min) (Carcelen, 71. min), Alex Fernandez, Jose Mari (Alcaraz,  61. min), Idrissi (Lozano, 61. min) eta Lucas Perez.

Epailea: Martinez Munuera (Valencia). Txartel horiak atera dizkie Rafinha, Silva eta Zubeldia Realeko jokalariei, baita Jose Mari Cadizeko futbolariari.

Golak: 1-0, 18. min: Sorloth. 2-0, 53. min: Januzaj, penaltiz. 3-0, 95.min: Portu, penaltiz.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena