Reala
Santander Liga (30. jard.)
A. B. E. | EITB Media
Talde txuri-urdinak irabazi egin du Reale Arenan jokatu duen Santander Ligako 30. jardunaldiko partida eta aurrerapausoa eman du Europarako lehian. Isakek penaltiz sartu du neurketako gol bakarra, 96. minutuan.
Albisteak (3)
Realak irabazi egin du Espanyolen aurka (1-0) astelehen honetan (apirilak 4) Reale Arenan jokatu duen Santander Ligako 30. jardunaldiko partida, eta aurrerapausoa eman du Europarako lehian. Donostiako taldea seigarren da sailkapenean 51 punturekin, bi puntura du bosgarren den Betis (53 puntu) eta sei puntu ateratzen dizkio zazpigarren postuan dagoen Vila-reali (45 puntu).
Hasieratik baloiaren jabe gin da talde txuri-urdina eta zazpigarren minutuan izan du lehen abagunea; baloia area barruan geratu da, Zubimendik jaurtiketa egin, eta baloia kanpora joan da aurkari batengan jo ostean. Ondoren, bi taldeei kosta egin zaie gola sartzeko aukera argiak sortzea. Espanyolek abisua eman du 17. minutuan, baina Cabrerak ez du errematea Remirok babestutako atera zuzendu. Atsedenaldira iritsi aurretik talde bakoitzak abagune bana izan du: Oier atezainak Realaren gola eragotzi du Silvaren erremateari erantzun bikaina emanda 37. minutuan, eta Espanyolentzat aukera alferrik galdu du Puadok, errematea kanpora botata.
Bigarren zatiaren hasieran, 51. minutuan, epaileak Realaren gola baliogabetu du; Sorlothek ate barrura bidali du baloia, baina epailearen ustez talde txuri-urdineko aurrelariak falta egin dio Cabrerari. Isakek saiakera egin du 65. minutuan, baina ezin izan du gola sartu. Espanyolen erantzuna bi minutu beranduago etorri da Vilhenak gora bidaldi duen jaurtiketarekin. Azken txanpako abagune argiena etxeko taldeak izan du 71. minutuan; Diego Ricok hegaletik erdiratu, eta Rafinharen erremateak ez du atea aurkitu. Neurketa golik gabeko berdinketarekin amaituko zela ematen zuenean, 94. minutuan, Calerok falta egin dio area barruan Mikel Merinori, eta epaileak Realaren aldeko penaltia adierazi du. Isakek 1-0ekoa jarri du markagailuan, penaltiz Oier atezaina gaindituta, eta hiru puntuak eskuratu ditu talde txuri-urdinak.
Fitxa teknikoa:
1.- Reala: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Rico; Zubimendi, Silva (Martin, 87. min), Rafinha (Merino, 70. min), Portu (Djouahra, 61. min); Alex Isak eta Sorloth.
0.- Espanyol: Oier Olazabal; Pedrosa, Cabrero, Calero, Gil (Aleix Vidal, 73. min); Embarba (Vilhena, 56. min), Darder, Bare (Melendo, 56. min), Herrera; Loren Moron (Dimata, 73. min) eta Puado.
Gola: 1-0, 96. min: Isak, penaltiz.
Epailea: Jaime Latre. TXartel horiak atera dizkie Rico, Isak, Herrera, Darder, Aleix Vidal eta Pedrosa jokalariei.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa