Reala
Gasteizen
Agentziak | EITB Media
Realeko jokalaria aurreko asteko entrenamendu batean lesionatu zen. Hautsita du ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua, eta agur esan dio denboraldiari.
Mikel Oyarzabal, Realeko kapitaina. Argazkia: EFE
Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak hautsita du ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua, eta, ondorioz, agur esan dio denboraldiari.
Klubak iragarri duen bezala, ostegun honetan egingo dio ebakuntza Mikel Sanchez medikuak, Gasteizen, eta sendatze-prozesuari ekingo dio ondoren.
Kapitainak aurreko asteko entrenamenduan hartu zuen min. Klubak jakinarazi zuenez, jokalariak bihurritua izan zuen martxoaren 17ko lan-saioan, eta egin zizkioten probek baieztatu zuten hautsita duela ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua.
Denboraldi honetan, Realeko golegile nagusia da Oyarzabal, eta horren hutsunea igarri egingo dute talde txuri-urdinean. Gipuzkoarra ohikoa da Espainiako selekzioaren deialdietan, baina lesio honen eraginez Mikel Oyarzabalek zail izango du Qatarko Munduko Txapelketan egotea.
¿ Mikel Sanchez medikuak ebakuntza egingo dio ostegun honetan @mikel10oyar -i Gasteizen. Eutsi, Mikel ¿#BetiEgongoGaraZurekin10 | #AurreraReala pic.twitter.com/yM7D4H7Kj4
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) March 21, 2022
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa