00:28

Reala

Akziodunen Batzarra

Realak 136 milioi euroko aurrekontua izango du denboraldi honetarako

EITB Media

Jokin Aperribay presidente duen zuzendaritzak aurkeztutako aurrekontuek ehuneko 99,5eko babesa jaso dute Akziodunen Batzarrean.

  • Realaren Akziodunen Batzarra

    Realaren Akziodunen Batzarreko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak 136, 1 milioi euroko aurrekontua izango du 2021-2022 denboraldirako, Akziodunen Batzarrean Jokin Aperribay presidente duen zuzendaritzak aurkeztutako kontuek ehuneko 99,5eko babesa jaso baitute. Akziodunen Batzarra astearte honetan, abenduaren 14an, egin da Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Aurreko denboraldiko kontuak ohikoak baino kaskarragoak izan ziren pandemiaren eraginez, klubak ez baitzuen diru-sarrerarik izan partidetako sarreren salmentengatik, ezta bazkideen kuoten ordainketengatik; gainera, babesle zuen Iqoniq enpresak ematen zituen 800.000 euroko diru-sarrera gabe ere geratu zen.

Denboraldi honetan, klubak 133 milioi euro inbertitzea du helburu. Lehen taldearen gastua 67 milioikoa izango da, eta 71,7 milioiko diru-sarrerak izango ditu telebistako eskubideengatik. Aurreikuspenak betetzen badira, 2,4 milioiko superabita izatea espero da.

Jokin Aperribay harro azaldu da egin duen kudeaketaz eta Espainiako Lehen eta Bigarren Mailetako ligetako klubek CVC funtsarekin sinatu duten akordioa defendatu du, klubari egonkortasuna emango diolako.

Bestalde, klubak egun 37.316 bazkide dituela argitu du Aperribayk, eta esan du 37.500 bazkideko langa jotzen denean itxaron-zerrenda sortuko dela.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena