17:22

Reala

Zalantza Greziaren aurkakorako

Mikel Merino ez dago lesionatuta eta Espainiako selekzioarekin jarraituko du

EITB Media

Espainiak Greziaren aurka jokatuko du ostegunean, azaroaren 11n, 2022ko Munduko Txapelketako sailkapen faseko partida. Realeko erdilariak ez duela lesiorik baieztatu dute osasun azterketek. Hala ere, Merinoren parte-hartzea kolokan dago.

  • Mikel Merino

    Mikel Merino, Realeko jokalaria, Monakori Europa Ligan sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realeko jokalaria den Mikel Merinok ez du lesiorik. Hala baieztatu dute Espainiako selekzioko medikuek astelehenean egin zizkioten azterketek; ondorioz, erdilariak Espainiarekin jarraituko du.

Ostegunean, Espainiako selekzioak Greziaren aurka jokatuko du Atenasen 2022ko Munduko Txapelketarako sailkapen faseko norgehiagoka. Merinoren parte-hartzea kolokan dago neurketa horretarako. Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi duenez, jokalariaren eboluzioa egunez egun aztertuko dute medikuek, Greziaren aurka jokatzeko prest egon litekeen jakiteko. Igandean, azaroaren 14an, Espainiak eta Suediak Sevillan jokatuko duten partidarako prest egotea espero da.

Mikel Merinok min hartu zuen Osasunaren aurka Sadarren jokatutako Santander Ligako 13. jardunaldiko euskal derbian. Orkatila eta belauna minduta zituen, baina lesiorik ez izatea berri ona da jokalariarentzat zein Realarentzat.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena