16:45

Reala

AZ Alkmaarren aurka

Carlos Fernandezek lesio larria dauka eskuineko belaunean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Realeko aurrelariak hautsita dauka eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua dauka. Jokalari andaluziarrak larunbat honetan hartu zuen min, AZ Alkmaarren aurkako lagunartekoan.

  • Carlos Fernandez.

    Carlos Fernandez.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carlos Fernandez Realeko aurrelariak hautsita dauka eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua.

Talde txuri-urdinak larunbat honetan AZ Alkmaarren aurka jokatutako lagunarteko partidan hartu zuen min Sevillako futbolari ohiak. Aurkari batekin baloi baten lehian ari zela, belauna bihurritu zuen, eta ordezkatu egin behar izan zuten min zantzu handiak zituela.

Igande honetan Donostiako klubak jakitera eman duenez, "erresonantzia magnetiko bat egin diote" aurrelariari, eta proba horrek argitzera eman du belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren lesioa daukala, ebakuntza bat eskatzen duena.

Lesio honek buruhaustea eragin diezaioke Imanol Alguacil entrenatzaileari taldea osatzeko garaian; izan ere, klubak postu berean jokatzen duen Willian Jose saltzeko asmoa dauka. Hala, Alex Isak eta Jon Bautista gera daitezke erasoko erreferentzia bakar gisa Carlos Fernandez sendatzen den bitartean. Dena den, izan daiteke andaluziarraren lesio horrek aurrelari brasildarraren egoera aldatzea talde txuri-urdinean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena