19:05

Reala

Kontratu berritzea

Jon Guridik Realean jarraituko du 2024ra arte

A. A. | EITB MEDIA

Azpeitiko erdilariak bi urtez luzatu du datorren denboraldiaren amaieran talde txuri-urdinarekin bukatzen zitzaion kontratua.

  • Jon Guridi Realeko elastikoarekin Reale Arenan.

    Jon Guridi Realeko elastikoarekin Reale Arenan. Argazkia: @RealSociedad

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Guridi Realeko erdilariak bi urtez luzatu du Realarekin zuen kontratua, eta, hartara, 2024ra arte jarraituko du txuri-urdinez jantzita.

Azpeitiko jokalariak partaidetza nabarmena izan zuen iragan denboraldian Realaren lehen taldean, ligako 19 partida jokatu baitzituen, horietatik 8 titular gisa.

Kontratua sinatu ostean klubaren webguneari egindako adierazpenetan, "amets bat bete" duela eta klubean jarraitzeaz "oso harro" dagoela nabarmendu du Guridik.

"Nire apustua zen, eta ziur nago klubak niregan jarri duen konfiantza itzuliko dudala", gaineratu du.

Erdilari gipuzkoarrak adierazi duenez, iragan urtea "oso polita izan da, Koparekin, Superkopan egindako jardun onarekin eta Europarakoko sailkapenarekin"; hartara, klubean jarraitzeak "ilusioa" pizten dit.

Zaleak Anoetara itzultzearekin motibatuta dago eta estadio berrian "Mirandesekin Kopan" besterik ez duela jokatu gogorarazi du.

"Zaleak alde izan nahi ditut orain", adierazi du Guridik, eta "zerbait polita" lor daitekeela uste du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena