22:02

Reala

Mediku-txostena

Zaldua eta Elustondo min hartuta daude eta partida batzuk emango dituzte jokatu gabe

A. B. | EITB Media

Aritz Elustondok artikulazioetako isuria du eskuineko orkatilan. Joseba Zalduak, aldiz, 2. mailako lesioa izan zuen eskuin izterreko bizeps femoralean.

  • Aritz Elustondo

    Aritz Elustondo Reala-Valladolid partida baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak ostiral honetan baieztatu ditu Aritz Elustondo eta Joseba Zaldua jokalarien lesioak. Elustondok ez zuen Manchester Uniteden aurkako Europa Ligako partida jokatu ostegunean, arazo muskular batzuengatik. Bestalde, Zalduak hasieratik jokatu zuen, baina 72. minutuan utzi zuen Turingo Allianz Stadiumeko berdegunea.

"Aritz Elustondok artikulazioetako isuria du eskuineko orkatilan. Gaur egun balorazio-fasean dago. Fisioterapia bidez tratatamendu pertsonalizatua egingo du", jakinarazi du Realaren ososun-txostenak.

"Joseba Zalduak 2. mailako lesioa izan zuen eskuin izterreko bizeps femoralean. Fisioterapia tratamendua jasotzen hasi da. Ohiko jarduerara pixkanaka itzuliko da, koadro klinikoaren bilakaeraren arabera", gaineratu du Realak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena