Reala
Kontratu luzatzea
A. A | EITB MEDIA
19 urteko donostiarrak elastiko txuri-urdina janzten jarraituko du beste sei denboraldiz.
Albisteak (4)
Ander Barrenetxeak kontratua berritu du Realarekin 2027ko ekainaren 30era arte, klubak asteazken honetan jakinarazi duenez. Kontratu-berritzea Reale Arenako bulegoetan sinatu dute bi aldeek.
"Reala eta Ander Barrenetxea akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua 2027ko akainaren 30era arte luzatzeko. Jokalari donostiarrak kontratu berria sinatu du Reale Arenako bulegoetan, Jokin Aperribay presidentea eta Roberto Olabe futbol-zuzendaria bertan zeundela", publikatu du Realak.
Barrenetxea 19 urtez azpiko Europako txapelduna izandakoa da Espainiako selekzioarekin. Momentuz 24 partida jokatu ditu denboraldi honetan lehen taldearekin, guztira 986 minutu jokatuta, Liga, Errege Kopa, Superkopa eta Europa Liga txapelketetako partidetan banatuta.
Klubean epe luzeenerako kontratua duen jokalaria da Barrenetxea, neguko merkatuan taldera iritsi den Carlos Fernandez aurrelari gaztearekin batera. Zubietako harrobiko taldeetan gol mordoa sartu dituen jokalaria da Ander Barrenetxea, Realeko lehen taldearekin bi gol sartu dituelarik.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa