Reala
Elur-denboralea
A. B. | EITB Media
Igandean Zubietan jokatzekoa zen partida atzeratzea erabaki du Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeko Epaileak, elur-denboraleagatik.
Realeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EITB Media
Primera Iberdrola Ligako Realaren eta Real Madrilen arteko partida atzeratzea erabaki du Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeko Epaileak, elur-denboraleagatik. Neurketa igandean Zubietan jokatzea aurreikusita zegoen.
Epaileak partida atzeratzea adostu du ostiral honetan, eta Lehiaketa Batzordeak erabakiko du noiz jokatuko den.
Hurrengo zuzenekoak
06 | 20:00 - 22:00 | SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs Kutaisi |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa