20:04

Reala

LESIOAREN OSTEAN

David Silvak taldekideekin entrenatu du, eta aste honetan itzul daiteke

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Duela bi jardunaldi hartu zuen min, Cadizen aurkako partidan.

  • David Silva, entrenatzen.

    David Silva, entrenatzen. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

David Silva Realeko erdilariak giharretako lesioa izan zuen duela 8 egun, eta astelehen honetan gainerako taldekideekin batera entrenatzeari ekin dio berriro. Hartara, baliteke bere taldeak aste honetan jokatuko dituen bi partidetakoren batean berdegunean ikustea, hau da, ostegunean, Rijekaren aurka, Europa Ligan edota igandean, Alavesen aurka.

Txuri-urdinek ezin izan dute irabazi Kanarietako jokalaririk gabe jokatu dituzten bi neurketetako bakar bat ere; izan ere, berdindu egin dute bai AZ Alkmaarren aurka (0-0), bai Vila-realen aurka (1-1).

Silva duela bi jardunaldi lesionatu zen, Realak Cadizen jokatu zuen partidan. Donostiako taldeak beste erdilari bat, Jon Guridi, galdu zuen aste berean, baina hark lesio larriago du; ondorioz, ez da itzuliko Manchester Cityko jokalari ohiak itxuraz egingo duen bezain laster.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena