18:19

Reala

10. jardunaldia

Realak Cadizi irabazi dio, eta seigarren garaipena erdietsi du segidan (0-1)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Imanol Alguacilen mutilak Cadiz baino askoz gehiago izan dira, eta nahikoa izan dute gol bakarra sartzea neurketa bereganatu eta lidergoan sendo jarraitzeko (Isak, 66. minutua).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak bere bolada ezin hobeari eutsi dio igande honetan Cadizen aurka, 0-1 nagusitu baita Ramon de Carranza futbol-zelaian, eta, hartara, Santander Ligan bata bestearen atzetik lortzen duten seigarren garaipena eskuratu dute Imanol Alguacilen mutilek. Ondorioz, sendo jarraitzen dute sailkapeneko lehen postuan.

Txuri-urdinek hainbat aukera izan dituzte partida osoan zehar, Mikel Merinok, adibidez, bi oso garbi alperrik galdu ditu lehen zatian. Lehendabizikoan, atepetik atera dio bere jaurtiketa Rafael Giménez 'Fali' atzelariak Adnan Januzajen jokaldi bikain baten ostean; bigarrenean, berriz, ez du bere burukada ate barrura bideratzen asmatu korner baten ondoren.

Etxekoek nahiko lan zuten gipuzkoarren erasoaldiei eusten, eta ez ziren gai Alex Remiroren atera arriskurik eramateko.

Bigarren zatian, txuri-urdinak lehen zatia bukatu bezala zelairatu dira. Hala, Merinori gol bat baliogabetu diote, Oyarzabalek jokoz kanpo egindako erdiraketa baten ostean (47. minutuan), bigarren zatiko lehen abagunean.

Realak agintzen jarraitu du, eta Conan Ledesma Cadizekoen atezainak Oyarzabalen erantzun ikusgarria eman dio Oyarzabalen jaurtiketa bati (65. min). Gola gertu zuten Imanol Alguacilen mutilek, eta hurrengo minutuan heldu da. Januzajek erdiraketa ezin hobea jarri du eskunaildetik bigarren zutanean, eta Alexander Isaken burukadak sare barrruan bukatu du.

Une horretatik aurrera, Realak baloiaren jabetza arriskuan jarri gabe kontrolatu du jokoa, minutuak pasatzen utziz beste kolpe bat emateko zain. Cadiz, berriz, berdinketaren bila saiatu da azken minutuetan. Hala ere, ez dute lortu Remiro arriskuan jartzerik, eta, ondorioz, Ligako bigarren porrota hartu dute jarraian, donostiarrek lider sendo jarraitzen duten bitartean.

Emaitza horren ostean, Reala sendo dago lidergoan (23 puntu, hamar jardunalditan).

Fitxa teknikoa:

0 - Cadiz: Ledesma; Carcelén (Akapo, 56. min), Fali, Marcos Mauro, Espino; Garrido (Álvaro Giménez, 46. min), Jonsson (Bodiger, 71. min), Álex Fernández, Salvi (Perea, 71. min), Jairo; Malbasic (Alejo, 56. min).

1 - Real Sociedad: Remiro; Zaldua, Elustondo, Zubeldia, Monreal; Guevara (Zubimendi, min. 90), Merino (Guridi, 83. min), Oyarzábal (Barrenetxea, 83. min), Silva, Januzaj (Portu, 73. min); Isak (William José, 73. min).

Gola: 0-1, 65. min: Isak.

Epailea: Estrada Fernández. Txartel horiak: Garrido eta Fali (Cadiz); Guevara (Real Sociedad).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    18 13:10 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamalaugarren etapa
    18 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Laso vs Zabala
    18 18:30 - 21:45 ERREGINA KOPAKO FINALA | Bartzelona vs Real Sociedad

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena