Reala
Modu telematikoan
Erredakzioa
Posible da klubak hiru milioi eurora gerturatzen den superabita aurkeztea. Batzarra modu telematikoan egingo da COVID-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez.
Jokin Aperribay Realeko presidentea 2019ko Akziodunen Batzarrean. Argazkia: EiTB
Realak abenduaren 23an egingo du Akziodunen Batzarra. Klubaren historian lehen aldiz modu telematikoan egingo da, COVID-19 koronabirusaren pandemiak hala eraginda. Posible da zuzendaritzak hiru milioi eurora inguratzen den superabita aurkeztea.
Jokin Aperribay presidenteak ez luke arazorik eduki behar eguneko gai guztiak aurrera ateratzeko, iragan denboraldiko kontuak eta 2020-2021 denboraldirako aurrekontua batez ere. Koronabirusaren krisialdiak eragina izango du aurtengo denboraldiko aurrekontuan.
Pandemiaren eraginez klubak 15 milioi euro gutxiago irabazi ditu, baina Diego Llorente Leeds Unitedera saldu izanak leundu egingo du Realak jasotzeari utzi dion diru-sarreraren kontua.
Egungo Administrazio Kontseiluak erabateko babesa jaso du azken batzarretan. Iaz, akziodunen ehuneko 99aren babesa jaso zuen 112 milioiko aurrekontu historikoa aurkeztuta.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa