Reala
5. JARDUNALDIA
ERREDAKZIOA
Santander Ligako sailkapenean, 8 puntu ditu jada talde txuri-urdinak eta lehen postuetan jarri da.
Albisteak (4)
Realak Getaferen aurkako partida irabazi du (3-0), Santander LaLigako 5. jardunaldian. Mikel Oyarzabal, Mikel Merino eta Cristian Portu izan dira golegileak. Ligako sailkapenari dagokionez, jada 8 puntu ditu talde txuri-urdinak eta lehen postuetan kokatu dira.
Lehen zatia oso parekatua izan da, baina talde txuri-urdinak kontrolpean izan du bigarren zatia.
Portuk ezker hegaletik jaurtitako baloiak Oliveiraren eskuan talka egin du, 27. minutuan. Mateu Lahoz epaileak area barruan izan dela ikusi eta penaltia adierazi du. Orduan izan du Oyarzabalek lehenengo gola lortzeko aukera. Eibarreko aurrelariak ez du utsik egin eta abantaila eman dio talde txuri-urdinari.
Bigarren zatia, hasieran aurreratu dugun moduan, Realak izan du kontrolpean. Merinok bigarren gola sartu eta minutu gutxira helduko zen Realaren hirugarrena, Porturen eskutik (84. minutuan).
Horrenbestez, Reala nagusitu da Getaferen aurkako partidan (3-0). Hiru puntu hauekin, txuri-urdinak Santander LaLigako lehen postuetan kokatu dira.
Fitxa teknikoa:
3 - Reala: Remiro; Gorosabel (Sagnan, 72. min), Aritz, Le Normand, Monreal; Zubimendi, Merino, Silva (Guevara, 82. min), Portu, Oyarzabal (Baustista, 82. min); Isak (Barrenetxea, 72. min).
0 - Getafe: Soria; Damian Suarez, Djene, Etxeita, Olivera (Enes Unal, 79. min); Nyom, Maksimovic (Timor, 62. min), Arambarri, Cucurella; Angel, Cucho. (Mata, 62. min)
Epailea: Mateu Lahoz.Txartel horiak: Gorosabel, Merino, Silva, Cucho, Suarez eta Etxeita.
Golak: 1-0, 27. min: Oyarzabal, penaltiz. 2-0, 78. min: Merino. 3-0, 80. min: Portu.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa