19:06

Reala

Koronabirusa

David Silvak koronabirusa dauka

EITB.EUS

Bart iritsi da Las Palmasetik, gaur goizean egin diote PCR proba eta positibo eman du. Ez dauka sintomarik eta isolatuta dago.

  • David Silva.

    David Silva. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

David Silva koronabirusarekin kutsatuta dagoela jakinarazi du arratsalde honetan Realak. Goizean egin diote PCR proba Gipuzkoa Poliklinikan, eta positibo eman du. Lehendabiziko testa joan den ostiralean egin zioten, Las Palmas Kanaria Handikoan, eta negatibo eman zuen.  

Klubak ohar batean azaldu duenez, atzo hartu zuen Bilborako hegazkina, eta gauean iritsi zen Donostiara. "Goizean egin diote bigarren proba eta positibo eman du", erantsi du.

Realaren arabera, jokalariak oraindik ez du taldekideekin harremanik izan, isolatuta dago eta ez du gaitzaren sintomarik.   

Talde txuri-urdinak erantsi du osasun agintariak jakinaren gainean jarri dituela.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    04 13:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa
    04 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena