Reala
Lehiaketa Batzordea
Erredakzioa
Lehiaketa Batzordeak Jokin Aperribayri hiru partidako zigorra ezarri dio epaileekiko mespretxuagatik.
Jokin Aperribay, Realeko presidentea. Argazkia: EiTB
Jokin Aperribay Realeko presidenteari hiru partidako zigorra ezarri dio Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak, epaileekiko mespretxuagatik eta gutxiespenagatik.
Granadaren aurkako partida amaitu ostean, Juan Martinez Munuera epaileak honakoa idatzi zuen neurketako txostenean: "Jokin Aperribay Realeko presidentea palkotik aldageletara jaitsi da, eta gure aldagelako ateraino lagundu digu, mehatxuzko jarrerarekin eta honakoa esanez: 'Hau lotsagarria da, beti berdin!'".
Ondorioz, Jokin Aperribayk hiru partidako zigorra bete beharko du, eta ezingo da palkoan egon Liga amaitu arte Realak jokatuko dituen hiru partidetan, eta 1.050 euroko isuna ordaindu beharko du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa