17:23

Reala

Denboraldi batez

Gorosabelek kontratua berritu du Realarekin, 2024ra arte

Erredakzioa

Andoni Gorosabel klub txuri-urdinarekin lotzen zuen aurreko kontratua 2023an amaitzen zen; beraz, denboraldi batez luzatzeko akordiora iritsi dira bi aldeak, 2024ko ekainaren 30era arte.

1:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andoni Gorosabelek kontratua berritu du Realarekin 2024ko ekainaren 30era arte. Hala jakinarazi du klubak astearte honetan. Duela egun gutxi, Robin Le Normandek ere berritu zuen kontratua.

2023an amaitzen zen Gorosabelek Realarekin zuen kontratua, eta denboraldi batez luzatzeko akordiora iritsi dira bi aldeak. 2017an egin zuen debuta lehen taldearekin, eta pozik azaldu da Realean jarraituko duelako.

"Hona iristea ez da erraza, lan asko egin behar baita aukera izateko. Klub honetan aurrerapausoak ematen jarraitu nahi dut, eta taldeak zekarren dinamika onari jarraipena ematea da helburua", adierazi du Gorosabelek Realaren webgunean.

Datorren denboraldian taldean jarraitzea ziurtatuta ez duten jokalariak ere baditu Realak. Badirudi David Zurutuzak ez duela jarraituko, kontratua amaitzen baitzaio. Martin Odegaard Real Madrilek utzita dago, eta Miguel Angel Moya atezainaren jarraipena ere kolokan dago.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    18 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Laso vs Zabala
    18 Zuzenean 18:30 - 21:45 ERREGINA KOPAKO FINALA | Bartzelona vs Real Sociedad

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena