Reala
Adierazpenak
Erredakzioa
"Kopako finalera iritsi gara, eta publikoarekin eta ahalik arinen jokatzea espero dugu", adierazi dio Movistarri, Liga berriz hasteagatik egin duen ekitaldian.
Asier Illarramendi, Realeko jokalaria, Athleticen aurkako San Mameseko derbian. Argazkia: EFE
Asier Illarramendi Realeko kapitainak, Errege Kopako finala publikoarekin eta ahalik azkarren jokatzea nahi duela adierazi du, Liga berriz hasteagatik Movistarrek egin duen ekitaldian.
"Orain arte dena ondo joan da, lan bikaina egiten ari gara. Kopako finalera iritsi gara, eta publikoarekin eta ahalik eta arinen jokatu ahal izatea espero dugu, adierazi du Illarramendik.
"Liga gelditu den arte oso ondo egon gara. Denbora askoan ego naiz taldetik kanpo lesioaren eraginez, baina talde guztia gogotik lanean ari da, oso ondo dago, eta dinamika berean jarraitzea espero dut", gaineratu du.
Zentzu horretan, hauxe esan du: "Taldea ematen ari den maila pozgarria da. Zure lesioarengatik sufritzen ari zarenean, pozgarria da taldea horren ondo ikustea. Lesioaren eraginez triste egon naiz, baina taldea ondo dagoela ikusteak poza eragiten dizu".
Geldialdi honek lesioa gainditzeko lanean mesede egin diola onartu du: "Bi hilabeteko geldialdia izan dugu, denbora asko izan da. Denak berdin jarraitzea espero dut. Jendeari agian ez, baina niri oso ondo etorri zait lesioa gainditzeko. Liga hasteko irrikaz nago, eta dena normaltasunera itzultzea desiratzen dut".
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa