Reala
Primera Iberdrola
Erredakzioa
Gonzalo Arconada ordezkatuko du karguan. Bartzelona eta Espanyol taldeetako jokalaria izan zen. 2021eko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.
Natalia Arroyo da Realeko entrenatzaile berria. Teknikari kataluniarrak Gonzalo Arconada ordezkatuko du karguan. Klubak larunbat arratsaldean egin du ofizial ohar baten bidez.
Arroyok 2021eko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua, eta beste urtebete luzatzeko aukera izango du helburu batzuk betez gero. Realak adierazi duenez, datozen egunetan jakinaraziko du talde teknikoa nortzuk osatuko duten.
Bartzelona eta Espanyol taldeetan jokatu zuen Natalia Arroyok, 34 urte ditu, eta Esplugues de Llobregatekoa (Katalunia) da. Egun, Kataluniako selekzioko hautatzailea da, eta telebista kate baten futbol partiden iruzkinak egiteagatik ere ezaguna da.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa