20:21

Reala

3-0

Reala Europarako postuetara itzuli da, Mallorcari irabazita

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak 3-0eko emaitzarekin lortu du garaipena Reale Arenan, eta bi puntura ditu Txapeldunen Ligako postuak.

  • Isak, Barrenetxea eta Portu. Argazkia: EFE

    Isak, Barrenetxea eta Portu, Mallorcaren aurkako golegileak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak garaipena lortu du Mallorcaren aurka (3-0) Reale Arenan, Santander Ligako 21. jardunaldian. Talde txuri-urdina Europarako postuetara itzuli da, sailkapeneko seigarren postuan delarik 34 punturekin, eta bi puntura du Txapeldunen Ligarako txartela ematen duen laugarren postua.

Ohi duen moduan ekin dio Realak neurketari, baloiaren jabetza bereganatuta. Hala ere, lehen abagunea Mallorcak izan du 8. minutuan, baina Remiro atezainak eragotzi du gola, Lumorren jaurtiketari erantzun bikaina emanda. Realari kosta egin zaio Mallorcaren defentsako lerroan zuloak aurkitzea, eta talde bisitariak arriskua sortu du kontraerasoan. Oyarzabalek pare bat erdiraketa on egin ditu errematatzailerik aurkitu gabe, eta 40. minutuan izan du talde txuri-urdinak lehen zatiko abagune onena; Isak bakarrik geratu da Reinaren aurrean, eta errematea atezainaren eskuetara bidali du. Talde bakoitzak gola sartzeko aukera bat izan du, eta golik gabe amaitu da lehen zatia.

Bigarren zatia ezin hobeto hasi da txuri-urdinentzat, baloia jokoan jarri eta lehen jokaldian Isakek 1-0ekoa sartu baitu. Suediarrak bikain errematatu du Portuk area barruan utzi dion baloia. Golak min egin dio Mallorcari, eta Realak ez dio erreakzionatzeko denborarik eman, 58. minutuan bigarren gola sartu baitu: Barrenetxeak area kanpotik jaurti, Gamezengan jo, eta 2-0ekoa sartu du.

Bigarren gola sartuta garaipena bideratuta utzi du Realak, eta jaun eta jabe izan da azken ordu erdian. Hirugarren gola sartzeko aukera ona izan du Portuk, baina gutxigatik kanpora bota du area barrutik egin duen jaurtiketa gurutzatua. Partidako 81. minutuan izan duen abagunea, ordea, ez du alferrik galdu eta Portuk 3-0ekoa sartu du, Reina atezainak desbideratu duen Odegaaarden jaurtiketaren aldaratzea jaso ostean.

Neurketa guztiz erabakita utzi du talde gipuzkoarrak hirugarren golarekin, baina Mallorcak abagunea izan du 84. minutuan, eta bikain ibili da Remiro atezaina, Pratsen errematea desbideratzea lortuta. Barrenetxeak ere gertu izan du gola, baina erdilariaren jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da. Mallorcak ohorearen gola sartzeko abagunea izan du 89. minutuan, baina Remirok erantzun ona eman dio talde bisitariak egin duen falta jaurtiketari. Bukaeran, hiru puntuak Realak eskuratu ditu.

Fitxa teknikoa: 
 
3.- Reala: Remiro; Zaldua, Llorente, Le Normand, Muñoz; Zubeldia, Merino (Guevara, 76. min), Odegaard; Portu, Isak (Januzaj, 79. min), Oyarzabal (Barrenetxea, 56. min).

0.-Real Mallorca: Reina; Gamez, Martin Valjent, Raillo, Lumor; Febas (Pozo, 67. min) , Baba, Dani Rodriguez, Lago Junior (Take Kubo, 70. min); Budimir (Prats, 83. min) eta Cucho Hernandez.

Golak: 1-0, 46. min: Isak. 2-0, 57. min: Barrenetxea. 3-0, 80. min: Portu.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horiak atera dizkie Martin Valjent eta Lumor Mallorcacko jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena