Reala
Entrenamendua
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak Gabonetako oporren osteko lehen entrenamendua egin du Zubietan, eta arazorik gabe joan da lansaioa.
Albisteak (2)
Realak Gabonen osteko lehen entrenamendua egin du astelehen honetan Zubietan. Talde txuri-urdina hasi da Vila-realen aurka urtarrilaren 5ean Reale Arenan jokatuko duen partida prestatzen. Illarramendi, Zurutuza eta Elustondo jokalariak falta izan dira lansaio honetan, Sangallik bakarkako lana egin duelarik.
Talde txuri-urdinak joko-maila bikaina eskaini du Ligan, orain arte jokatutako 18 jardunaldietan, eta bolada on horri eutsi nahi dio. Izan ere, Realak 34 punturekin amaitu dezake Ligako lehen itzulia, baina horretarako garaipena lortu behar du Vila-realen aurka.
Imanol Alguacil entrenatzaileak ETBri adierazi zionez, talde txuri-urdina edozertarako gai ikusten du, eta ez du baztertzen denboraldia Txapeldunen Ligako postuetan amaitzea. Horixe izango da txuri-urdinen helburua 2020rako.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa