Futbola
EA Sports Liga
G. P. A. | EITB MEDIA
Lehen zatia oso lehiatua izan da, baina atsedenaldiaren ostean Hansi Flicken Bartzelonak aurretik eraman du Real Madril. Lewandowski (2), Lamine Yamal eta Raphinha izan dira golegileak.
Robert Lewandowski, gola ospatzen. Argazkia: EFE
Bartzelonak 0-4 irabazi dio Real Madrili Santiago Bernabeun. Robert Lewandowskik sartu ditu lehendabiziko bi golak, eta ondoren bana egin dute Lamine Yamalek eta Raphinhak, denak bigarren zatian.
Klasikoa bizi-bizi hasi da. Carlo Ancelottiren taldea erasora joan da lehen minututik, eta arrisku handia sortu du Iñaki Peñaren ate inguruan. Hala ere, Hansi Flicken jokalariak ez dira beldurtu. Alderantziz, defentsa oso aurreratua izan dute, eta baloia berreskuratu duten bakoitzean azkar jo dute golaren bila.
Real Madrili dagokionez, Viniciusek eta, batez ere, Mbappek hainbat aukera izan dituzte, baina jokalari frantziarra jokoz kanpo geratu da behin eta berriro, eta, azkenean, etsita amaitu du.
Lehen zatia lehiatua eta parekatua izan da, baina partida erabat aldatu da bigarrenean. Lewandowskik egin du lehen gola, Marc Casado gazteak egindako pasea baliatuta, eta handik bi minutura sartu du bigarrena aurrelari poloniarrak, burukada eder batekin.
Hortik aurrera, Barça jaun eta jabe izan da zelaian. Lamine Yamalek eta Raphinhak sartu dituzte hirugarrena eta laugarrena, hurrenez hurren. Partida erabat erabakita egon arren, Kataluniako taldea ez da gelditu, eta bizpahiru gol gehiago egiteko aukera garbiak izan dute.
Horrela, Hansi Flicken taldeak argi utzi du dena irabazteko hautagaia dela aurten, aste berean Bayern Munich eta Real Madril jipoitu baititu.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa