Futbola
Denboraldiaurrea
EITB MEDIA
Reala eta Osasuna Zubietan arituko dira nor baino nor gehiago, uztailaren 31n, 19:00etan, eta Osasuna-Alaves neurketa Taxoaren jokatuko dute, abuztuaren 10ean, oraindik zehaztu gabe dagoen ordutegian.
Reala-Osasuna azken derbian izandako jokaldi bat. Argazkia: EFE.
Reala-Osasuna lagunarteko partida jokatuko dute uztailaren 31n, asteazkenez, Zubietan, eta Osasuna-Alaves neurketa ere izango da, abuztuaren 10ean, larunbatez, Taxoaren, beste lagunarteko batean, aipatutako hiru klubek asteazken arratsaldean iragarri dutenez.
Hain zuzen ere, Reala-Osasuna norgehiagoka 19:00etan hasiko da, uztailaren 31n, eta abuztuaren 10eko Osasuna-Alaves neurketak, aldiz, ez du oraindik finkatutako ordutegirik.
Horrenbestez, Osasunak 2024-25 denboraldia prestatzeko aurreneko bi lagunartekoak iragarri ditu; Realak, Osasunaren aurkako partida kenduta, baieztatuta du Alaves, Toulouse eta Stade Rennais ere izango dituela aurkari, hurrenez hurren uztailaren 20an, uztailaren 27an eta abuztuaren 3an; eta Alavesek, Realaren eta Osasunaren kontrako lagunartekoez gain, talde hauen kontra jokatuko du: Valentzia, uztailaren 24an, eta Hercules, abuztuaren 2an.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa