13:13

Futbola

Lagunartekoa

Euskal Selekzioak Uruguairen kontra jokatuko du martxoaren 23an, San Mamesen

EITB MEDIA

2020ko azaroan jokatu zuen taldeak azken neurketa, Costa Ricaren aurkako lagunarteko batean. 2-1 irabazi zuen orduan, Muniainen eta Unai Nuñezen golei esker.

  • Euskal Selekzioaren azken neurketako partidako irudia

    Euskal Selekzioaren azken neurketako partidako irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Selekzioak Uruguairen aurkako neurketa izango du datorren martxoaren 23an, San Mamesen, hiru urte baino gehiago jokatu gabe egon eta gero. Euskal jokalariek 2020ko azaroan jokatu zuten Ipuruan azkenekoz Costa Ricaren aurrean, eta 2-1 izan ziren nagusi, Iker Muniainen eta Unai Nuñezen golekin.

2021eko abenduan, ez zen Gabonetako partidarik izan, Futboleko Euskal Federazioak azaldu zuenez, ezin izan zutelako kalitatezko partidarik lortu, bermeduna".

Marcelo Bielsaren itzulera San Mamesera

Euskal Selekzioak Uruguai izango du aurkari, Marcelo Bielsak gidatutako taldea. Bielsa Athleticeko entrenatzailea izan zen 2011 eta 2013 artean. Taldeko kideen artean, Fede Valverde (Real Madril), Araujo (Bartzelona), edo Luis Suarez beteranoa egon daitezke, besteak beste. Suarazek Inter Miamin dihardu gaur egun, Messi eta Jordi Albarekin batera.

Tradizio handiko selekzioa da Uruguai: bi aldiz irabazi du Munduko Txapelketa (1930 eta 1950) eta hamabost bider Amerika Kopa. Gaur egun, hamaikagarren dago FIFAren zerrendan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena