20:14

Futbola

Ordutegiak

Reala-Osasuna EA Sports Ligako derbia otsailaren 10ean jokatuko da Reale Arenan, 16:15ean

EITB MEDIA

Alaves-Vila-real neurketa egun berean jokatuko da, larunbatean, 14:00etan. Athleticek, ordea, Almerian jokatuko du astelehenean, otsailaren 12an, 21:00etan.

  • Reala-Osasuna derbia otsailaren 10ean jokatuko dute. Argazkia: EFE.

    Reala-Osasuna derbia otsailaren 10ean jokatuko dute. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Reala-Osasuna EA Sports Ligako derbia otsailaren 10ean jokatuko da Reale Arenan, 16:15ean. Alaves-Vila-real neurketa egun berean jokatuko da, larunbatean, 14:00etan. Athleticek, ordea, Almerian jokatuko du astelehenean, otsailaren 12an, 21:00etan.

Gauzak horrela, nafarrek eta gipuzkoarrek elkarren aurka jokatuko dute berriz ere. Errege Kopako kanporaketa jokatu berritan, oraingo honetan Ligan lehiatuko dira. Lehen itzuliko neurketan bana berdindu zuten Osasunak eta Realak, abenduan, Sadar futbol zelaian jokatutako derbian.

Bestalde, Hypermotion Ligan, 26. jardunaldiari dagokionez, Amorebietak Elx taldea jasoko du etxean, otsailaren 10ean, larunbatean, 18:30ean. Eibar-Zaragoza, aldiz, igandean jokatuko da, 18:30ean hasita.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    05 Zuzenean 12:00 - 14:00 PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga
    05 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena