19:27

Futbola

LaLiga EA Sports

Osasuna garaile, Mendizorrotzan Alavesen aurka jokatutako derbian (0-2)

EITB MEDIA

Arnaizen aurretik jarri ditu gorritxoak 36. minutuan egindako gol bikainaren bidea. 90.ean, eta Alaves bigarren zati ia osoa 10 jokalarirekin jotzen ari zenean, Budimirren bigarrena sartu du.

  • Sedlar eta Oroz, Alaves eta Osasunaren arteko derbian

    Sedlar eta Oroz, Alaves eta Osasunaren arteko derbian. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak hiru puntuak eraman ditu Mendizorrotzan Alavesen aurka jokatutako derbian, LaLiga EA Sporteko 8. jardunaldiko partidan. Nafarrak 2-0 gailendu dira Arnaizek 36. minutuan eta Budimirrek 90.ean egindako golei esker. Luis Garcia Plazaren taldeak 10 jokalarirekin jokatu du ia bigarren zati osoan, epaileak Antonio Blancori txartel gorria atera ostean.

Bosgarren minutuan, Alavesek gola egiteko aukera argia izan du, Ianis Hagik hegaletik ateratako falta batean. Arabarra Sergio Herrera atezaina ezustean harrapatzen saiatu da, baina ez du lortu.  

Iruindarrak erraz iritsi dira Alavesen area ingurura. Iker Muñozek aukera izan du lehen ordu erdia betetzean egindako jaurtiketarekin, baina baloia Antonio Sivera atezainaren eskumako aldetik atera da.

Alaves kontraerasoan saiatu da, baina Osasuna izan da baloia atean sartzea lortu duena. Jose Arnaizek urrutitik jaurti eta gol ederra sartu du 36. minutuan. 0 eta 1, Osasunaren alde.

Jarraian, eta atsedenaldiaren atarian, Sergio Herrerak erantzun bikaina eman die Alavesek izandako bi aukera argiei. Arabarrek golen bat merezi izan dute lehenengo zatian.

Bigarren zatian, Sergio Herrerak berdinketa ekidin du berriro Ianis Hagik hurbiletik egindako jaurtiketan. Ondorengo jokaldian, Antonio Blancori txartel gorria atera dio epaileak Jose Arnaizi falta egiteagatik jokalari gorritxoa Siveraren aurrean bakar-bakarrik geratu denean.

Ondoren, jokoak behera egin du nabarmen, entrenatzaileek egindako hainbat aldaketen eta zelaian izandako falta ugarien ondorioz.

Alaves Osasuna baino hobeto aritu da, jokalari bat gutxiagorekin jokatu arren. Ruben Duartek aukera izan du eta nafarren artean Mojicak bost minutu bakarrik egin ditu zelaian, min hartuta aldageletako bide hartu aurretik. Ondoren, Sergio Herrera atezainak ere aldaketa eskatu du arazo fisikoengatik eta Garcia Plazak Aitor Fernandez atera du bere ordez.

Alaves erasora joan da berdinketaren bila eta Osasunak atzean itxaron du arabarrek utzitako zuloak kontraerasoan aprobetxatzeko. 80. minutuan, Budimirrek baloi bikaina utzi dio Ruben Garciari baina errematea langara joan zaio.

Azken minutuetan, Alavesi nekea nabaritu zaio eta nafarrek ondo aprobetxatu dute egoera. Horrela, Budimirrek partidako bigarren gola egin du 90. minutuan.

Ondoren, eta luzapeneko denboran, VARetik atzera bota dute epaileak Osasunaren alde adierazitako penaltia, Alavesen area barruan baloiak ez duela etxeko jokalari baten besoan eman konprobatu ostean.

Fitxa teknikoa

0 - Alaves: Sivera; Tenaglia (Gorosabel, min.55), Sedlar, Rafa Marín, Duarte; Guevara (Karrikaburu, 83. min), Blanco, Sola, Hagi (Benavídez, 55. min), Rioja (Alkain, 83. min); eta Kike Garcia (Samu, 55. min).

2 - Osasuna: Herrera (Aitor Fernandez, 79. min), Peña, David Garcia, Catena, Juan Cruz; Moncayola, Iker Muñoz (Torro, 63. min), Aimar, Arnaiz (Mojica, 63. min; Areso, 68. min), Ruben Garcia; eta Raul (Budimir, 72. min).

Golak: 0-1, 36. min: Arnáiz. 0-2, 90. min: Budimir.

Epailea: Figueroa Vazquez (Andaluziako batzordekoa). Txartel gorri zuzena atera dio Alaveseko Blancori (49. min). Txartel horia atera die Alaveseko Guevara (46. min) eta Samu (63. min) jokalariei eta Luis García Plaza (85. min) entrenatzaileari; eta Osasunako Peña (43. min), Juan Cruz (55. min) eta Herrera (71. min) jkalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena