21:16

Futbola

Rubiales auzia

Rubialesek dimisioa emango du, Jenni Hermosori baimenik gabe emandako musuak gaitzespen olatua ekarri eta gero

D.P.C. | EITB MEDIA

Espainiako Futbol Federazioko presidenteak ostiralean utziko du kargua, guztiz bakartuta, jokalariek, klubek, federazioek, FIFAk eta Espainiako Gobernuak arbuioa erakutsi ondoren, gizonezkoen futbolean isiltasuna nagusi izan bada ere.

  • Luis Rubiales

    Luis Rubiales

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidenteak dimisioa emango du ostiralean, zenbait hedabidek aurreratu dutenez, Jenni Hermoso futbolariari haren baimenik gabe eman zion musuak estatuan eta nazioartean gaitzespen olatua sortu eta gero.

Rubiales guztiz bakartuta zegoen. Izan ere, emakumezko jokalariek, klubek, federazioek, FIFAk eta Espainiako Gobernuak arbuioa erakutsi diote. Hori bai, gizonezko jokalarien eta entrenatzaileen artean isiltasuna izan da nagusi.

RFEFko presidenteak igandean eman zion musua Hermosori, Espainiak Munduko Txapelketa irabazi eta gero. Eta ez hori bakarrik: aldez aurretik barrabilei eutsita ospatu zuen garaipena, agintarien palkoan zegoela, eta ondoren adierazi zuen musua kritikatu dutenak "ergelak" direla.

Egun batzuen ondoren, Rubialesek barkamena eskatzeko bideo anbiguoa publikatu zuen. Horretan, esan zuen "seguru aski" okertu egin zela, eta musua "asmo txarrik gabe" eman zutela "bi aldeek", horrela Hermoso bera ere nahasi nahian, jokalariak bideoan agertzeari uko egin zion arren.

Azken orduetan, kirolaren eta politikaren erakundeek hormaren kontra jarri dute Rubiales. Horren ildotik, FIFAk espedientea ireki dio, eta Espainiako Gobernuak ohartarazi du "neurri zorrotzak" hartuko dituela Espainiako futboleko buruak dimisioa eman ezean.

Aldi berean, klubak harengandik aldendu dira, eta euskal taldeek planto egin diote ostiraleko bilerari.

RFEFko asanblean boto eskubidea duen SD Amorebieta izan da hitz egiten argienetakoa: ez da ezohiko batzarrera joango, "deialdia justifikatuko lukeen puntu bakarra ez dagoelako gai zerrendan; alegia, Luis Rubiales presidentearen dimisioa".

Hori horrela, Rubialesi 'besarkada bat' emateko pentsatuta zegoen asanblea Rubialesi bizkar emateko asanblea izango da azkenean, betiere bilera egitea posible bada. Izan ere, une honetan litekeena da batzarra hasteko quorum nahikorik ez egotea, RFEFko buruaren bakardadearen erakusle.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena