14:26

Futbola

2023-2024 denboraldia

F Liga irailaren 9an hasi eta 2024ko ekainaren 16an amaituko da

Agentziak | EITB MEDIA

Partida guztiak zehaztuko dituen egutegiaren zozketa uztailaren 25ean, asteartean, egingo dute, 13:00etan.

  • Reala-Athletic, F Ligako partida.

    Reala-Athletic, F Ligako partida. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

F Liga irailaren 9-10eko asteburuan hasi eta 2024ko ekainaren 16an amaituko da 30. jardunaldiarekin, Espainiako Futbol Federazioarekin 2023-2024 denboraldirako egutegia adostu ostean.

Lehen Mailan kokatuko dituzten 240 partiden egutegi zehatza uztailaren 25ean, asteartean, zozkatuko dute, 13:00etan, Espainiako Federazioaren egoitzan, F Ligak eta federazioak berak ohar batean aditzera emandakoaren arabera.

Egutegia uda honetan jokatuko den Zeelanda Berriko eta Australiako Munduko Txapelketak baldintzatuta dago. Mundiala abuztuaren 20an amaituko da. Hori kontuan izanda, beste data batzuk ere zehaztu dituzte.

Superkopa, Erreginaren Kopa eta Txapeldunen Liga

Superkopa 2024ko urtarrilaren 16tik eta 21era bitartean jokatuko da. Erreginaren Kopa, aldiz, irailaren 12an hasiko da, ligako lehen bi jardunaldien artean, eta finala maiatzaren 18an jokatuko dute.

Bestalde, Txapeldunen Ligako multzoen fasea ligako 8.eta 9. jardunaldien artean jokatuko da, azaroaren 12ko astean, eta finala Bilbon jokatuko da, maiatzaren 24tik 26ra.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    11 12:00 - 14:00 TXIRRINDULARITZA | Itzulia Women: 2. etapa (Basauri - Basauri)
    11 14:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Zortzigarren etapa
    11 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Laso vs Zabaleta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena