Futbola
FITXAKETA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aurrelaria Amorebietaren laugarren fitxaketa da Bigarren Mailara itzuli den denboraldirako.
Luis Eduardo Quinter. Argazkia: @SDAmorebieta
Amorebieta Kirol Elkarteak baieztatu duenez, Luis Eduardo Quintero 18 urteko aurrelari internazionalak euskal taldean jokatuko du datorren denboraldian Vila-realek utzitako.
Quintero Alacanten jaio zen, baina nazionalitate kolonbiarra du. Aurreko denboraldian Vila-realen Juvenil A taldean jokatu zuen, eta 31 partidatan 17 gol sartu zituen.
Horrenbestez, aurrelaria Amorebietaren laugarren fitxaketa da Bigarren Mailara itzuli den denboraldirako, Erik Moran (Ponferradina) erdilariaren, Felix Garreta erdiko atzelariaren (Real Betisek utzita) eta Daniel Lasure (Eibar) atzelariaren ostean.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa