Futbola
FITXAKETA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aragoiko atzelaria Eibarretik helduko da talde urdinera, iragan urtarriletik denboraldi amaierara arte armaginekin aritu ostean.
Daniel Lasure. Argazkia: @SDAmorebieta
Amorebieta futbol taldeak adierazi du Daniel Lasure atzelaria fitxatu duela datorren denboraldirako. Lasure Eibarretik iritsiko da Zornotzara, eta Bizkaiko taldeak azken orduetan iragarri duen hirugarren fitxaketa da, Erik Moran (Ponferradina) erdilariaren eta Felix Marti Garreta erdiko atzelariaren (Betisek utzita) fitxaketen ostean.
Lasurek 29 urte ditu eta Real Zaragozako beheko mailetan trebatu zen gazte garaian. 77 partidu jokatu ditu guztira Bigarren Mailan, Zaragoza, Tenerife, Leganes eta Eibar taldeetan.
Moran, Garreta eta Lasurerekin dagoeneko zazpi dira Amorebietak datorren denboraldirako baieztatuta dituen jokalariak, astelehenean Unai Marino eta Jon Mikel Magunagoitia atezainen, Josue Dorrio erasoko hegalekoaren eta Kwasi Sibo erdilariaren kontratu berritzeak iragarri ostean.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa