Futbola
Emakumezkoen selekzioa
Agentziak | EITB Media
15 jokalarik, tartean Nerea Eizagirre, Amaiur Sarriegi, Ainhoa Vicente Moraza eta Lucia Garcia euskaldunek, selekzio nazionalari uko egin diotela jakinarazi dute ostegun honetan, Jorge Vildaren jarraipena dela eta.
Lucia Garcia Alemaniaren aurkako partida batean. Artxiboko irudia: EFE
Espainiako futbol selekzioko jokalariek ez diotela uko egin selekzio nazionalari eta ez dutela eskatu Jorge Vilda hautatzailea kargutik kentzea adierazi dute. Ostegun honetan hainbat jokalarik, Nerea Eizagirrek, Amaiur Sarriegik, Ainhoa Vicente Morazak eta Lucia Garcia euskaldunek besteak beste, selekziora deituak ez izateko nahia adierazi zuten.
Deituak ez izateko nahia agertu zuten 15 jokalariek eta Alexia Putellasek partekatutako komunikatu luze batean, Federazioak "modu partzial eta interesatuan komunikazio pribatua" eta "osasunari eragiten dion informazioa" plazaratu izana deitoratu dute.
"Bigarrenik, Espainiako futbol selekzioari ez diogu inoiz uko egin, Espainiako Futbol Federazioak bere ohar ofizialean adierazi duen bezala. Gure komunikatu pribatuan esan genuen bezala, Espainiako selekzioarekin konpromiso eztabaidaezina mantendu, mantentzen eta mantenduko dugu", adierazi dute.
Futbolariek "egoera emozional eta pertsonalari eta errendimenduari" eragin diezaieketen egoera horiek "irauli arte deituak ez izatea" azpimarratzen dute. "Eta, ondorioz, nahi gabeko lesioak eragin ditzaketenak. Horiek dira erabaki hori hartzera garamatzaten arrazoiak", adierazi dute.
"Ez dugu inoiz eskatu hautatzailea kargutik kentzea. Gure ustez, gure lana ez da inolaz ere kargu hori aukeratzea, baina bai modu eraikitzaile eta zintzoan adieraztea gure ustez taldearen errendimendua hobetu dezakeena", baieztatu dute.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa